Kazeta.info - Asanblea Nazionalak bozkatu du ostegunean berriro ere karrikan milaka herritarrek salatuko duten erretreten erreforma

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Asanblea Nazionalak bozkatu du ostegunean berriro ere karrikan milaka herritarrek salatuko duten erretreten erreforma
Argitaratua: 15 ordu eta 56 minutu

 

Bi hilabeteko mobilizazioen ondoren Frantziako Legebiltzarrak erretreten erreforma onartu du. Urriak 28an greba eta mobilizazio eguna izanen da herritarren artean oposizio handia eragin duen proiektu horren aurka. Azken egunetan ekimen ainitz antolatuak izan dira. Hala nola, astelehen arratsean Oldartu kolektiboko kideak Baionako Suprefeturan sartu dira eta, asteartean, berriz, Biarritzeko aeroportuan ekimena izan da. Egunean zehar kurkuilu edo karakoil operazioa egin dute Hendaiatik Baionarat. Intersindikalak, bestalde, Baiona eta Biarritzeko Herriko Etxeen aitzinean ekimenak egin ditu. Grebaren bezperan, berriz, saltoki handietan sartu dira. Euskal Herriko Erretreten kolektiboak, Oldartu Kolektiboak eta Grebalarien Biltzarrak deitu duten protesta hori BABko saltoki handietan eta Tarnosen burutua izan da.


Sébastien SOUMAGNAS
Bistan denez, arlo ezberdinetan ekimen anitz sortzen ari dira gaur arratsaldean Frantziako legebiltzarrak onartuko duen lege egitasmoaren kontrako mugimenduaren alde. Sindikatuek bi mobilizaio berri iragarri dituzte, lehena, bihar ostegunerako, eta hurrengoa azaroaren 6an.

Hartara, urriaren 27an, asteazkenarekin, Euskal Herriko Erretreten kolektiboak, Oldartu Kolektiboak eta grebalarien Biltzar nagusiak erretreta erreformaren kontrako informazio eta interpelazio ekintza burutu dute BAB inguruko merkatu gune hauetan: Angeluko Casinon, Gaskoin Plazako merkatuan eta hango Leader Pricen, Baionako Leclerc-en, BAB 2n eta Carrefour hipermerkatuan, Angeluko Leclerc-en eta Tarnoseko Carrefour-en.

35 grebalari komertzio gune horietan sartu dira, banderola bat hedatu eta, bezero nahiz langileei beraien ekintzaren zergatia azaldu diete megafonoz eta trakta baten bidez.

Informatzeaz gain, ekintza honen helburua, jendea erretreten legearen aurka mobilizatzen segitzera baita ostegun huntako manifestaldian parte hartzera deitzea zen.
Aipatu kolektio horiek hitzordu berezi bat eman dute manifaren ondoren: piknika errebindikatiboa deitu dute herriko etxe gibeleko kioskoan.
 
Mugimendua ez da moteldu
Azken egunetan ekimen ainitz egin dira Ipar Euskal Herrian: suprefetura eta erretreten kutxako bulegoan okupazioak burutu dituzte, A63 autopistan blokatzeak edo karakoil operazioak egin dituzte, bide nagusietako itzulguneetan traktatzeak izan dira, herriko etxeen aitzinean elkarretaratzeak... beti ere boharko mobilizazio egunerako deia indartzeko. Eta hori errexa ez dela jakin behar da, eskola oporrak baitira.

Ohikoa denez, osteguneko manifestazioa 10.30etan abiatuko da Lan Burtsatik. Garazi aldetik Baionara hurbildu nahi dutenentzat, hitz ordu bat emanik da 8:15tan Ortzaizeko artisau gunean.

Egun berean, Hazparnealdean mobilizazioak antolatu ditu Erretreten aldeko Kolektiboak. Hartara, Baionako manifestazioan parte hartzera deitzeaz gain, arratseko 18.00etan elgarretaratzea deitu dute Hazparneko Tilleuls plazan.

Kanbon, bestalde, Errobi Kolektiboak agiria plazaratu du intersindikalak antolaturiko manifestaldira deituz. Ber maneran, ortzegunean, arratseko 18.00etan ekitaldia deitu dute Kanboko Herriko Etxearen aitzinean.

LAB sindikatuak agiria plazaratu du gaur biharko mobilizazioen garrantzia azpimarratuzeta bere sostengua adieraziz Baionan zoin barnekaldean antolaturiko ekimenetara. Lehenik eta behin sindikata abertzaleak hauxe azpimarratu du: senatua erretreten erreformaren alde agertu izanak ez duela deus aldatzen.

"Grebak sektore desberdinetan segitzen du : ezantza biltegiak, portuak, SNCF, lurralde zerbitzuak eta enpresa pribatuak... Langile gehiago ere grebari lotu dira : garraiolariak, ASF (autopistak), karrika garbitzaileak..." azpimarratu du LABek.

Egunero eta leku ezberdinetan, ekintzak burutzen ari direla goraipatu du baitaere. " Euskal kostaldean, herriko etxeen aintzinetan elgarretaratzeak, autopistetan karakoil ibilaldiak, Baionako portuaren eta autopistetako bidesarien blokaketak, Crama eta suprefeturaren okupazioak... Barnekaldean ere mobilizazioak egon dira : Donapaleu, Maule, Donibane Garazi, Kanbo..." aipatu ditu sindikatak.

Borroka dinamika zabaltzea
Poderearen hertsikeriaren aintzinean, borroka dinamika hau zabaltzea baitezpadakoa dela uste du sindikatuak. Hori dela eta, Baionako manifestazioarekin bat egiteaz gain, ondorengo mugimenduen karietara mintzatzeko Donapauleko Herriko Etxearen gela berdean, ortzegunean, seiak eta erdietan antolatua den biltzar nagusian parte hartzeko gomita zabaldu du LABek.

ELB sindikatak, berdintasunean, partekatzean eta elkartasunean oinarritu erreforma aldarrikatu ondoren, bihar Baionako karriketan izaitera deitu ditu laborariak. Laborariek dituzten aldarrikapinak gogorazi ditu ELBk: beste ofizioendako bezala, laborarien erretretak SMICaren %85erat hel diten minimo gisa; diru irabaziak tatsatu eta bildu diruarekin erretreta ttipiak bereziki hobetzea eta lanaren dorpetasuna zinez kondutan hartzea.

Erretreten erreforma salatzeko antolatuak diren ekintza desberdinetan parte hartzera deitu du laborarien sindikatak eta bereziki Baionako manifestaldirat eta arratsaldez Donapaleun antolatua den biltzar nagusirat.

Grebaren eragina hedabideetan
Gainerako alorretan bezala, greba deialdiak bere eragina ukanen du hedabideetan ere. Hala nola, irratiek emankizunak murrizten ohi dute. Adibide soil batzuk emanez, Euskal Herriko Urdin irratian (France Bleu Pays Basque) ez dituzte goiz, eguerdi eta arratseko ohiko informazio emankizunak eginen.

http://www.kazeta.info/euskalherria/grebaren-bezperan-hitzordu-berriak-ezarriak-dira-erretreten-erreformaren-kontra-gaur

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article