ABek Tortura Aurkako Taldeak antolatutako manifestazioa sostengatzen du - AB soutient la manifestation organisée par Tortura Aurkako Taldea

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

 
  AB.gif

 

 

2010/10/27-a – ABek TAT-ek antolatutako manifestazioa sostengatzen du.

 

ABk bat egiten du Larunbat huntarako Torturaren kontra antolatua den manifestazioarekin.

 

Euskal Herrian, azken 50 urteetan, kasik 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratu txarrak salatu ditu polizia ezberdinen esku egon ondoren. Haietariko batzuek jasandako torturen ondorioz hil dira ere.

 

Baina tortura ez da iraganeko kontua, erregularki, tortura lekukotza berriak irisiten baitzaizkigu.

 

Euskal Herrian eta nazioartean hamaika erakundek arbuiatu dute inkomunikazioaren praktika, besteak beste  Amnistia International, Nazio Batuen Erakundeko begiraleak, Nazioarteko  abokatuen elkargo ezberdinak, Eusko Autonomi Elkarteko  parlamentua, Euskal Autonomi Elkarteko Arartekoa, Euskal Herriko gehiengo sindikala...  Baina espainiako gobernuak muzin egin die eskaera hauei guztiei.

 

Berriki gaienra Estrasburgoko giza eskubideen epaitegiak  Espainiako Estatua zigortu du tortura salaketa bat ikertu ez izanagatik. Tortura ezkutuan mantentzeko ahalegina aspaldikoa da. Tortura salatu izana zigorraren jomugan dago. Torturatuak izan diren herritarrak auzibidean jarri dituzte beraiek jasandakoa salatu izanagatik. Torturak salatu dituzten herritarren abokatuak auzibidean jarri dituzte beraien bezeroak jasan duena salatu izanagatik.

 

Ondorioz AB-k bat egiten du Torturaren aukarko taldeak luzatzen dituen aldarrikapenekin:

 

- Tortura errealitate bat da Euskal Herrian. Tortura kasuak ez dira salbuespenak.

Torturarekin behin betirako amaitzea eskatzen dugu. Inor gehiago torturatua izan ez dadin beharrezko neurri eta bermeak aldarrikatzen ditugu.

 

- Torturatuak izan diren herritarrei torturaren ondorioak gainditzeko beharrezkoak zaizkien bideak eskaini behar zaizkie.

 

- Torturaren praktikak duen zigorgabetasuna amaitzeko eskatzen dugu.

 

- Erakunde publikoei konpromiso argiak eskatzen dizkiegu torturarekin amaitzeko eta horretarako eman behar den lehenengo pausua inkomunikazioarekin behingoz bukatzea da

 

 ****************************

 

le 27/10/2010 – AB soutient la manifestation organisée par TAT.

 

Abretzaleen Batasuna (AB) appelle à participer à la manifestation organisée contre la pratique de la torture ce samedi 30 octobre à San Sébastien.

 

Au Pays Basque, ces cinquante dernières années, quasiment 10 000 basques ont été torturé(e)s ou ont subi de mauvais traitements quelque soient les différents services de police auxquels ils/elles ont eu à faire. Certain(e)s d’entre eux/elles sont même décédé(e)s des suites de ces tortures.

 

Mais la torture n’est pas seulement une histoire, un souvenir du passé, régulièrement, de nouveaux témoignages de cas de torture nous sont encore faits.

 

Au Pays Basque de même qu’à l’international, onze organisations ont dénoncé la pratique de l’incommunication dont, entre autres, Amnistie Internationale, les observateurs des Nations Unies, les différentes Unions Internationales des Avocats, le parlement de la Communauté Autonome Basque, la majorité des syndicats du Pays Basque … Or, le gouvernement espagnol n’a que faire de ces accusations.

 

Récemment, le Tribunal des Droits de l’Homme de Strasbourg a sanctionné l’Etat espagnol pour ne pas avoir enquêté sur des témoignages relatifs à des tortures. Le désir de garder secret la pratique de la torture n’est pas d’aujourd’hui. Les témoignages de torture sont à la limite de la punition. Des citoyen(ne)s torturé(e)s ont été inculpé(e)s pour avoir dénoncé les sévices subies. Les avocat(e)s de ces citoyen(ne)s ont été inculpé(e)s pour avoir dénoncé les traitements subis par leurs client(e)s.

 

Par conséquent, AB rejoint les revendications faites par Tortura Aurkako Taldea :

 

- La torture est une réalité en Pays Basque. Les cas de torture ne sont pas des exceptions. Nous demandons à ce que cette pratique soit abandonnée définitivement. Nous demandons à ce que des mesures et des garanties soit prises afin que plus personne ne soit jamais plus torturé(e).

 

- Il faut permettre aux citoyen(ne)s torturé(e)s de se remettre psychologiquement et physiquement des conséquences de la torture en leur mettant à disposition les moyens humains et matériels nécessaires.

 

- Nous demandons à supprimer l’immunité existante autour de la pratique de la torture.

 

- Nous demandons aux institutions publiques des compromis clairs afin de mettre un terme aux pratiques de la torture et pour cela nous exigeons qu’un premier pas soit fait dans ce sens avec l’arrêt définitif de l’incommunication.

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article