Kazeta.info - Erretreten erreformaren aurkako manifestaldi berri baten bezperan Banque de France blokatu dute grebalariek Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Erretreten erreformaren aurkako manifestaldi berri baten bezperan Banque de France blokatu dute grebalariek Baionan

 

Toki berean ordu berean. Larunbatean, 10.30etan, St Ursuletik erretreten erreforma salatzeko martxa berria abiatuko da, Baionan. Legebiltzarrak erretretan partitzeko adina bi urtez gibelatu ondoren, "protesta jarraitu behar dela" uste dute sindikatuek. Oposizioak Konstituzionalera jo ondoren, "bataila idekia dela oraino" adierazi dute Intersindikaleko kideek. Azaroaren 22tik 26ra protesta berriak iragarri dituzte Parisen. Mobilizazio berri horren bezperan erretreten erreformaren aurkako kolektiboek blokeo beria burutu dute gaur goizean Baionan. Banque de France-ko bulegoaren sartzea hetsi dute kamionen sartu-irteerak ostopatuz.

CGT, CFDT, FO, Unsa, Solidaires, CGC, CFTC eta FSU sindikatuak, alde batetik, eta LAB sindikata bestetik zortzigarren mobilizazio egunera deitu dute, larunbat huntako Baionan.

Azken mobilizazioak zapore mingotsa utzu bazuen ere -Umia Saindu oporraldia ez da denbora onena jendea karrikara eramateko- larunbata izanki "10.000 lagun elkartzea bikain litatzekela" aipatu du Alain Duzert, CGTko kideak.

CFDTko Mixel Larralden arabera, mobilizatzeko arrazoinak ez dira aldatu. "Legea aldarritu eta gero dekretuen bidea zabaltzen dela" gogorazi ondoren, "presioa bere baitan atxiki behar dugu, fite Secu hunkitua baita" gaineratu du.

Bihartik aitzin nola segituko da protesta ? CGTk bataila emateko nahikeria agertu du. "Eguberria hurbil dugu eta oparien denbora hor da" aipatu du Duzertek. Azaroan zehar, bederen, protesta berriak badira.

Bestalde, blokatzeen dinamika ez dela amaiturik uste dute erretreten erreformaren aurkako grebalariek. Atzo, Biarritzeko Foroan agertu eta gero, gaur goizean ekintza berria burutu dute Lapurdiko hiriburuan. Banque de France-ko bulegoaren sartzea hetsi dute kamionen sartu-irteerak ostopatuz. Protesta atxikitzeko jendearen beharrean direla deialdia zabaldu dute erretreten erreformaren aurkako mugimenduaren blokearen bitartez. 

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/hitzordu-berria-erretreten-erreformaren-aurka-baionan

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article