Kazeta.info - Hitzordu berria erretreten erreformaren aurka azaroaren 23an

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 Hitzordu berria erretreten erreformaren aurka azaroaren 23an

 

Iragan larunbatean manifestazio berria izan zen Baionan erretreten erreformaren aurka. Bederatzigarren mobilizazio eguna zen -intersindikalak deiturik zortzi manifestazio egin dira Lapurdiko hiriburuan baina LABek beste bat egin du- eta jende kopuru aldetik ukaezina da mobilizazioa apalduz doala. Lau mila lagun inguru elkartu ziren martxa horretan. Atzo, sindikatuek bilera egin zuten protesta honen geroaz mintzatzeko. FO sindikatak ez du babestuko intersindikaleko bertze indarrek azaroaren 23an deitu duten mobilizazio berria.

Toki berean ordu berean. Larunbatean, St Ursuletik abiatu eta Herriko Etxean amaitu den erretreten erreforma salatzeko martxa berria ospatu da.

Legebiltzarrak erretretan partitzeko adina bi urtez gibelatu ondoren, "protesta jarraitu behar dela" uste dute sindikatuek. Oposizioak Konstituzionalera jo ondoren, "bataila idekia dela oraino" adierazi dute mobilizazio horren atarian intersindikaleko kideek.

Izan ere, asko tipitu da ereforma horren kontra mobilizatzen den jendea. 4.000 inguru ziren larunbatean Baionan. Azaroaren 22tik 26ra protesta berriak iragarri dituzte Parisen bildutako sindikatuek. Atzo arratsean, bilera egin zuten Baionan. Preseski, azaroaren 23an mobilizazio berria deitzea deliberatu zuten sindikatuek. Hori bai batasuna atxikitzea gero eta zailagoa dela ematen du. Force Ouvrière sindikatuak ez du sostemgatuko azaroaren 23ko protesta hori.

Bestalde, erretreten erreformaren aurkako kolektiboek mobilizaturik segitzen dute. Blokeo beria burutu dute iragan ostiral Baionan. Banque de France-ko bulegoaren sartzea hetsi dute kamionen sartu-irteerak ostopatuz. Egun bat lehenago Biarritzeko Foroan agertu ziren.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/hitzordu-berria-erretreten-erreformaren-aurka-azaroaren-23an

Commenter cet article