Kazeta.info - Herritar xume eta abertzaleen ahotsa entzunarazi nahi ditu EHBaik ondoko kantonamendu bozetan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Herritar xume eta abertzaleen ahotsa entzunarazi nahi ditu EHBaik ondoko kantonamendu bozetan

Krisi ekonomikoak gehien hunkitzen dituen herritar xumeei eta Euskal Herriaren geroaz arduratzen diren jendeer igorri nahi die bere mezuak Euskal Herria Bai koalizioak ondoko martxoan Ipar Euskal Heriko hamar kantonamendutan izanen direm bozetara begira. Kontseilu Nagusiak gizarte politikoak garatzeko orduan, baina baita herritarren artean errefusa handia eragiten duten AHT bezalako proiektuak aitzineratzeko ahalmen inportantak dituela gogoraziz, "Euskal Herriaren ahotsa entzunazteko" nahikeria agertu du EHBaik. Koallizio abertzale eta ezkertiarrak bozen %15a eskuratu zituen 2008ko kantonamendu hauteskundeetan. Martxoko hitzorduan "hirugarren indarra izateko helburu" finkatu du EHBaik.

Maite UBIRIA | BAIONA
Andde Sainte-Mariek ( Abertzaleen Batasuna), Mattin Etxeparek ( Eusko Alkartasuna) eta Xabi Larraldek (Batasuna) Euskal Herria Bai koalizioaren lehen aurkezpenean parte hartu dute, gauer goizean, Baionan.

Ondoko martxoan izanen diren hauteskundeetara begira koalizio abertzale eta ezkertiarren lehen agerraldia izan da. EHBai-ren talde lokalak bilerak burutzen ari dira janeko eskualdeka ezkertiar eta abertzaleek eginen duten hauteskunde eskeintza zehazteko. Urtarrilaren erditsuan bozka horietan erreberrituko diren 10 kantonamenduetan koalizioak aurkeztuko dituen hautagaiak aurkeztuko ditu.

Anartean, EHBaik martxoko hauteskundeen garrantzia azpimarratu du Baionan zabaldu duen agiri batean. Idatzi horretan egiazko alternatiba bat plantan jartzeraen premia azpimarratzen du EHBaik. Hauteskundeak testuinguru berezi batean ospatuko direla nabarmentzen du koalizioak. Alde batetik krisi ekonomikoa hor da, eta hain zuzen "herritar xumeer" zuzendu dira lehenik eta behin Euskal Herria Baiko ordezkariak.

Langileak, laborariak... eta "orohar frantziar gobernuak aplikatzen duen politika neoliberalaren ondorioak" pairatzen dituztenak "bozetan parte hartzearen garrantziaz" oharrarazi nahi dituztela azaldu du Larraldek. Kontseilu Orokorrak ahalmen handiak ditu gizarte politikak garatzeko orduan. Hori dela eta, "bertako kontseilari batzuk, politika eskuin horren lehen zutabe diren kontseilari horiek etxera eramatea" baitezpadakoa dela "alternatiba berriak" plantan jartzeko azaldu du EHBaik.

Kontseilu Orokorrak 600 milio euro emanen ditu AHT berria egiteko
Hartara RSA-ren kudeaketa eramateaz gain, Kontseilu Nagusiak AHT bezalako egitasmoak gauzapenean zer esan handia duela azpimarratu du EHBaik. Are, gaur eta bihar bere urteko Buxetaren karietara eztabaida eta ondoko bozketa burutuko duen Kontseiluak 600 milioi euro emanen ditu trenbide berria egiteko.

Kolektibitateen erreformak, bestalde, ahalmen murriztea ekarri duela eta ikuspundu ezberdinetatik ilusita Ipar Euskal herria galtzaile aterako dela nabarmendu dute koalizioaren ordezkariek.

"Euskal Herriaren ezagupena eta eskumen zabaleko koadro instituzionala"ren beharra azpimarratuko dituzte EHBaiko hautagaiek eskualdeka. "Herrian lan eta bizitzeko baldintza duinak denentzat eta hemengo biztanleek gidaturiko garapen jasangarria eraimateko tresna politiko eta demokratikoak" premiazkotzat defendatuko ditu EHBaik.

Izan ere, tokiko erronkeei erantzutearekin batera, "Euskal Herrian bizi den giro orokorraren isla izanen du" koalizioaren kanpainia. EHBaik bat egin du "bortizkeria bazter utziz eta bzi politikoa narmalizazio baten sar dadin" iragan irailean aurkeztua izan den Gernika Akordioaren oinarriekin.

Abertzaleen eta progresisteekin arteko elkarlanaren beharra azpimarratuz, "arlo anitzetako gure esperientzia militanteak erakutsi digu aitzinamendu sozial edo aldaketa politikoak ez direla goitik erortzen baizik eta borrokaren eta jendartearen mobilizazoaren uzta direla". Ondorioz, kanpainian zehar "politika egiteko bestelako manera bat" aldarrikatuko du EHBaik, herri mugimenduen, sindikaten edota elkateen bere hitza emaiteko tokia eskeiniz hauteskunde kanpainian.

Bigarren itzuliari begira bozka agindurik emanen al dute abertzaleek ?
Badira hiru urteko kantonamendu bozetan EHBai koalizioak ez duen bozkaren norabidea zehaztu bere botoemaileei bigarren itzuliari begira. Izan ere, Andde Sainte-Mariek gaur azaldu duenez, koalizioa osatzen duten hiru alderdiek gogoeta abiatu dute afera honen gainean.

Koalizioak bere estrategia ez badu zehaztu ere, EHBaik nahikeria duela bere eragina sendiarazteko bigarren itzulian eta Kontseilu Nagusiaren lehendakaria hautatzeko hirugarren buelta horretan pentsa daiteke. "Alternatibak plantan jartzeko bidean" aukera guziak zabalik omen ditu EHBaik.

Zatiketa arriskua kudeatzeko beharra BABn, eta jendea biltzeko ahalegin eredugarriak barnealdean
Angelun eta Biarritzen ezkertiar eta abertzaleak EHBairen itzalpean biltzeko sortu diren arazoak direla-eta -Biarritz Bestelakoak eta Angelun Bizik hautagaitzak bultzatzeko urratsa eman dute- elkarrizketaren bidez "zentzuzko konponbideak" bilatuko dituztela goraipatu du Sainte-Mariek.

BABn arazo frango badute abertzaleek bere mezua zabaltzeko. Angelun eta Biarritzen ez ezik, Baionan izandako bilkuretan EHBaitik finkaturiko mugen harago jokatzeko saiaketak ez dira falta. Horiek guziak kudeatzeko gai erakutsi beharko du ondoko astetan EHBaik.

Diferentziak horien aitzinean, indarrak biltzeko adibide baikorragoak atzeman daitezke. Bereziki barnealdeko eskualdetan non ezkertiar eta abertzaleen asmoak biltzeko esperientzia interesgarriak garatu diren.

Hartara, prentsaurreko bat izanen da, larunbat huntan, Izurako plazan. Agerraldi horretan Iholdiko kantonamenduko abertzaleek EH Bai-en haien 2 hautagai aurkeztuko dituzte.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/herritar-xume-eta-abertzaleen-ahotsa-entzunarazi-nahi-ditu-ehbaik-ondoko-kantonamendu-bozetan

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article