Kazeta.info - Jean Lassallek irabazi du Frantxua Maitiaren aurkako lehia

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Jean Lassallek irabazi du Frantxua Maitiaren aurkako lehia


Jean Lassalle deputatua pastorala ikusterat etorri zen François Hollande agurtzen, iragan agorrilean.

Behin-behineko zenbaketak tendentzia bat iragartzen zuen janeko. Arratseko 19.15etan adierazi dugunez,  Euskal Herriko barnealdea eta Biarnoko herriak biltzen dituen 4. hautes-eremuan Jean Lassalle zentrista Maitiaren aitzinean pasatzen zen erreski. 20.00etan baieztatu da emaitza: Lassallek irabazi du Frantxua Maitiaren aurkako lehia. Hautagai zentristak bozen %51 erdietsi du. Maitiak %49a. Hautagai sozialistak ez du bere etsipena ezkutatu. "Legebiltzarrerako ene azken kanpainia zen hau; sei aldiz saiatu naiz eta honetan ere ez dut lortu", adierazi du Izpurakoak. Beste irakurketa gehitu du: "abertzaleek Lassallen alde bozkatu dute".

 

 

www.kazeta.info

Publié dans EHBai

Commenter cet article