Kazeta.info - Daniel Olçomendi eta Anne Pagola EHBairen hautagaiak Iholdiko kantonamenduan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Daniel Olçomendi eta Anne Pagola EHBairen hautagaiak Iholdiko kantonamenduan

 

Daniel Olçomendi eta Anne Pagola izanen dira Iholdi Oztibarreko kantonamenduan EHBAI plataformak heldu den martxoko kantonamendu bozetan aurkeztuko dituen hautagaiak. Plataforman EA, AB eta Batasuna alderdiak biltzen dira. "Ehun bat abertzale bildu ginen Izura eta Irisarrin egindako lau bilkuretan, bozka batzuen ondorioz, EHBAIen bi bozeramaile hauek hautatu ditugu" azaldu du, iragan larunbatean Izurako plazan eginiko prentsaurrekoan, Andde Sainte-Mariek. 40 bat herritarrek parte hartu dute agerraldian. Eskuinaren politikari alternatiba emateko engaiamendua azaldu dute, eta heldu de asteotan arloz arloko proposamenak eginen dituztela aurreratu dute. Gisa beran, Aurore Martinen aurkako euroagindua salatu dute.

Mattin PETRISSANS /  IZURA
"Desmartxa kolektibo baten bozeramaile batzuk gira bakarrik, eskuindar polikaren alternatiba abertzale eta ezkertiar bat gira, dinamika berri bat ekarri nahi dugu" adierazi dute Anne Pagola eta Daniel Olçomendik.

"EHBaik sentsibilitate abertzale zabala biltzen du, bakotxak haren esperientziak, ideiak edo pentsamoldeak ekartzen eta partikatzen ditu eta hori guziarekin bat egiten dugu" gehitu dute aurkezpen ekitaldian.

"Gizartea, kultura eta euskara, ekonomia, laborantza, azpiegiturak, zerbitzu publikoen mantentzearen alde, Euskal Herriaren ezagupenaren alde, bake prozesuaren bidean eta ezkertiar eta abertzale diren hainbat apustuen kondura jokatu nahi dugu" adierazi dute bi hautagaiek.

"Berriz ere hauteskunde hauetan, gure ideiak etxez etxe eta herrietako plazarat ekartzeko asmoa dugu. Pentsatzen dugu gure ideiak progresistak eta zuzenak direla. Proposamen eta dinamismo indar baten izaiteko nahikeria dugu. Gure proiektuan sinesten dugu eta ez dugu notabilisboan edo pertsona baten desmartxa karrierista batean jokatu nahi" gaineratu dute.

Gaur egun Jean-Louis Caset zentrista da Iholdiko kantonamenduko ordezkaria Paueko Kontseilu Orokorrean.

Hautagaia eta hautagai ordezkoaren aurkezpen labur bat
Hogeita hamairu urte dituen Anne Pagola sortzez irisartarra da. Haren belaunaldiko gazte ainitzen bezala etxean euskaraz ele egiten ikasi zuen eta gero, denborarekin, ikasketekin bereziki pixka bat ahantzi. Ikasketak Bordalen soziologia eta elebiduntasunaren arloa egin ditu. Egungo egunean, haren sorterriko Hospitalia kultur zentroan lan egiten du animatzaile gisa eta hein batean galdu zuen haren ama hizkuntzaren berreskuratzeko nahikeria ukan du.

"Sozial eta elebidun arloan bildu dituen jakintasunen bidez haren herrikoi eta euskalzale konzientzia garatu du. Gainera Ospitalian kultur arloan egiten duen lanaren bidez lurraldearen eta euskal kulturaren errealitatearen ezagutzeko aukera ezin hobeak baditu. Iduritzen zait EHBAIen ordezkari izaiteko, dudarik gabe gaitasunak dituela" dio Daniel Olçomendik. Anne Pagola hautagai ordezkoa da.

Daniel Olçomendik ere, familian euskara ikasi eta ondoren eskoletan pixka bat galdu du. Ikasketak biologoa eta geografia arloan burutu ditu. Gaur egun biologiako erakasle da Baionako Villa Pia lizeoan eta haren sorterria den Izurako herrian auzapez ere bada. Militantziaren lehen esperientzia konkretuak, momentukotz dilindan den 2x2 bide proiektuaren aurkako Leia mugimenduan lortu ditu.

"Haren konzientzia abertzalea lizeoan hasi eta gero biologia-geografiako ikasketetan garatu da. Hogeita hamar bat urterekin, esperientzia polita bildu du abertzale militantzia munduan. Ene idurikotz Daniel Olçomendi, Iholdi Oztibarre herri elkargoko hauteskundeetan EHBairentzat behar dugun bozeramailea dugu" adierazi du Anne Pagolak.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/daniel-olcomendi-eta-anne-pagola-ehbairen-hautagaiak-amikuzeko-eskualdean

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article