Kazeta.info - Kasazio Epaitegiak Paueko jujeak harturiko erabakia berretsi ondoren Aurore Martin espainaratua izanen da

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Kasazio Epaitegiak Paueko jujeak harturiko erabakia berretsi ondoren Aurore Martin espainaratua izanen da

 

Pariseko Kasazio Epaitegiak ontzat eman du Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasunako mahaikide ohia espainaratzeko emandako urratsa. Ebazpen honen ondorioz, militante politiko baxenaparra ondoko egunotan Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eskutan utziko dute ezker abertzalearen aurkako auzian prozesatua izateko. Lehen aldia da Parisek frantziar nazionalitatea duen herritar bat beste estatu baten eskutan uzten duela. Jakin behar da gainera Martini leporatzen dizkioten jarduera politikoak legezkoak direla estatu frantsesean.

Paueko dei auzitegiak joan den azaroaren 23an harturiko erabakia aitzat hartu du Pariseko Kasazio Epaitegiak. AFP agentziak jakitera eman duenez, dei auzitegi horrek azteazkenean hartu zuen frantziar berri agentziak ostegun iluntzean plazaratu duen erabakia.

Erabaki honen ondoren, militante politiko baxenafarra heldu den egunotan Madrilgo Auzitegi Nazionalera eramanen dute. Berez, euroagindua onartua izan eta gero, espainiar justiziari jakinarazi behar diote. Demartxa hori bete eta gero hamar eguneko epea finkatzen du legeak kanporaketa gauatzeko.

Gaur ezagutu den erabakia aurrekaririk ez du estatu frantsesean. Frantziak hamarnaka euskal militante politikoen kanporaketak onartu eta gauzatu ditu azken urtetan, alta lehen aldia da Parisek nazionalitate agiri frantsesa duen herritar bat estraditatzeko urratza ematen duela.

Martin auziak haizeak harrrotu ditu Ipar Euskal Herrian, eta azken asteetan etengabeko adierazpenak eta sostengu ekimenak izan dira Maulen sorturiko militante abertzalearen aurkako "jazarpen judiziala" salatzeko.

Joan den ekainean deja euroagindu eskaera luzatu zuen Espainiako justiziak. Orduan, informazioa eskasa zela eta, Paueko auzitegiak errefusatu zuen Eiherelarreko auzoko espainaratzea. Handik sei hilabetetara, eskaera berri bat aurkeztu eta finean amore eman dute frantziar agintariek.

Bigarren euroagindu hori aurkeztu eta gero Aurore Martin azaroaren 9an kartzelara bidali zuten, bere borondatez Garaziko Jendarmeriak ezarritako konbokazionera aurkeztu eta gero. Azaroaren 16an aske utzi zuten euroaginduaren auziaren emaitzaren zain
.

Eragileak, hautetsiak, herritar soilak...
Ebazpena ezagutu eta biharamunean
Batasunak agerraldia burutu zuen Baionan prozesu politiko eta baketsu baten alde harturiko engaiamendua baieztatzeko.

Bestalde, bi manifestazio egin dira Baionan Martin auzia salatzeko. Lehenean,
azaroaren 19an eginiko martxan, mila lagun inguru bildu ziren, bigarrenean abantzu bi mila lagun atera ziren karriketara eskubide zibil eta politikoen alde.


Eragile oso ezberdinek bultzatu dute euroaginduaren kontrako salaketa kanpainia. UMP eta PNB alde batera utzita, gainerako alderdien ordezkariak euroaginduaren aurka azaldu dira. Bestalde, Giza Eskubideen Ligek irmoki salatu dute euroaginduaren prozeduraren desbideratzea. (
Hemen adierazpena )

Gisa beran, 150 hautetsik euroaginduaren aurkako adierazpena izenpetu dute.
Hautetsien ordezkapen zabala agerraldia burutu zuen Baionan abenduaren 4ko martxaren atarian.

Haien emandako urratsaren gainean, aste honetan bertan , Xiberua, Lapurdi eta Behe Nafarroako auzapez eta herri kontseilariak biltzen dituen Biltzarreko administrazio kontseiluak bat egin du Aurore Martinen espainaratzeko asmoa salatzeko orduan.  ( Hona hemen deliberoa osorik, frantsesez soilik).

Iragan ostiralean, giza eskubideen eguna kari, goizaldean arrabots protesta burutu zuten 15 bat gaztek Armendaritzen eta Ziburun euroagindua salatzeari muzin egin dioten bi hautetsien etxe aitzinean. Egunean zehar elgarretaratzeak egin ziren zonbait herritan. Iluntzean Donibane Lohizunen eginiko jende bilkuran Polizia bortizki oldartu da manifestarien kontra horren ondorioz emazte bat erietxera eraman zutela. Emazte horrek eta protesta berdinean Poliziak atzeman zuen gaztea plenta ezarri dute.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/pariseko-kasazio-epaitegiak-baieztatu-du-aurore-martinen-aurkako-euroagindua

 

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article