Berria.info - David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian, azken sarekadarekin lotuta

Publié le par Abertzaleen Batasuna

David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian, azken sarekadarekin lotuta

 

Haren etxea miatzen ari dira bart goizaldetik. Guardia Zibilarekin elkarlanean egin du atxiloketa Frantziak. Espainiako albiste agentzien arabera, ETAko buruzagitzako kide izatea egozten diote, eta, halaber, herenegun atxilotutako abokatuekin harremana izatea. Plak 6 urte eginak ditu espetxean.

 

David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak bart goizaldean Hendaian (Lapurdi), Guardia Zibilarekin elkarlanean. Hala jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak albiste agentzietara zabaldutako informazioaren bidez.

Iturri horien arabera, batetik, ETAren arlo politikoko buruzagitzako kide izatea egozten diote Plari; bestetik, herenegungo sarekadan atxilotutako abokatuen gidari izatea. Presoei ETAren aginduak helaraztea leporatzen diete, besteak beste, Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuei, eta Plari haien buru izatea.

David Pla Barañaingoa (Nafarroa) da, eta Jarraiko bozeramaile izan zen. 6 urte espetxean igaro zituen ETAri laguntza ematea egotzita.

 

http://www.berria.info/albisteak/40532/David_Pla_atxilotu_du_Frantziako_Poliziak_Hendaian_azken_sarekadarekin_lotuta.htm

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article