Berria.info - Milaka lagunek eskatu dute Jon Anzaren kasua argitzeko

Publié le par Abertzaleen Batasuna

JON ANZA AUZIA

 

Milaka lagunek eskatu dute Jon Anzaren kasua argitzeko

Manifestazioa egin dute Donibane Lohizunen. Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun.

 

on Anza euskal militantearen heriotza argitzeko eskatu dute gaur milaka lagunek Donibane Lohizunen, manifestazio batean. Iazko apirilaren 18an desagertu zen Anza preso ohia, eta lehengo martxoaren 11n jakin zen hilik zela; Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoen. Non da Jon? kolektiboak deitu du gaurko ekimena, heriotza benetan nola gertatu zen jakin nahi duela-eta. Ordu erdiko atzerapenarekin ekin diote manifestazioari -17:30ean-, plaza nagusitik.

Xingola beltzak zeuzkaten hainbat eta hainbat ikurrina izan dira, eta ekimeneko arduradunek Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun. Anzaren sendiak, aipatutako kolektiboak edota Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "gerra zikintzat" jo izan dute heriotza.

Hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin. Besteak beste, Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak, Eusko Alkartasunak (EA) eta Aralarrek.

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article