Kazeta.info - Pariseko Garaipenaren Arkoan salatu dute Jon Anzaren desagerpena

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Pariseko Garaipenaren Arkoan salatu dute Jon Anzaren desagerpena


 

Iparraldeko gazte batzuk ekintza ikusgarria burutu dute Parisen. Anzaren kasua salatzera joanak ziren

 

Iparraldeko gazte batzuk ekintza ikusgarria burutu dute Parisen. Anzaren kasua salatzera joanak ziren Frantziako hiribururat eta Garaipenaren Arkotik euskal militantearen desagerpena eta heriotza salatzeko banderola eskegi dute. Hala ere istripu batek jaso dute. Haizearen eraginez, baderolarekin kolpaturik, Lapurdiko gazte bat oroigarri horretatik erori da. Gaztea buruan eta orkatilean zauritu da. Izan ere zauri arinak dituela baieztatu dio gazteak bere lagun bati Pompidou erietxetik eginiko telefono deiaz. Frantziako Poliziak ekintzan partu hartu duten beste gazteak atzeman ditu baina espero da fite askatuak izaitea.

Iparraldeko gazte batzuk Pariserat joanak ziren Jon Anzaren auzia «ekintza ikusgarri baten bitez» salatzeko. Goizeko 10.50etan, banderola batzuk eskegi dituzte monumento horretatik. " PSOE-UMP: Qu'avez vous fait de Jon Anza ? " leloa zuen banderola zabaltzen ari zirela, haize kolpe baten eraginez, gazte bat jauzi da.

Sorospen zerbitzuak, suhiltzaileak eta polizia berehala istripua gertatu den tokirat hurbildu dira. Zerbitzu horiek aipatuz, buruan eta orkatilean zauriak zituela gazteak zabaldu du AFP agentziak agentziak.

Kazeta.infok gaztearen familiaren ahotik baieztatu duenez, bere bizitza arriskuan ez da. Istripua pairatu duen gaztea berak Pompidou erietxetik lagun bati telefonoz deitu dio lasaitzeko zauri larriak ez dituela esanez.

Frantziako hedabideek gazteek Parisen burutu duten ekintzaren irudiak zabaltzen hasi dira. Jon Anza desagerti zenetik urte bat beteko da heldu den igabndean eta urteurrenaren bezperan, bihar arratsaldean Donibane Lohizunen manifestazioa deitu du Non da Jon kolektiboak.

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article