AGRO Karburenteak

Publié le par Allende Erreçaret

Agrokarburenteak: Europako eta lekuko laborantza intentsiboaren astokeria!

Biarnoko « Lacq »-en sortu berri den ABENGOA sozietatearen lantegiak, 55 000 arto hektaretik eginik diren agrokarburenteak produzituko ditu 2008tik goiti. Artoaren produzitze intensiboari loturik diren pestizida, JAO/OGM, ongarri kimiko eta uraren kontsumo erraldoiak segitu behar lukete aitzina... Nolaz ba? Frantziak eta azkenik Europak egin dituzten hautueri esker. Klima aldaketari aurre egiteko, Europak bere orientabide nagusiak agertarazi berri ditu. Plano orokor horren helburua da, 2020eko:

 l        negu efekto gasen (NEG) emititzearen %20ez apalaraztea,

 l        efikazitate energetikoaren %20ez emendatzea,

 l        eta energi berriztagarrien igoaraztea kontsumo energetikoaren %20a arte.

Azken helburu horren betetzeko, Europak garraioen karburenteetan %10eko agrokarburenteen inkorporazioa lortzea galdegiten du. Ongi iduri duen printzipio horrek izugarrizko desmasiak eragin ditzake, gure eskualdean munduko hegoaldeko erresuma ainitzetan bezala: oihanen desagertzea, ongarri kimikoen kontsumoaren eragotzea, lurraren explotazio intensiboaren azkartzea, uraren kutsatzea eta azkenean klima aldaketa areagotu lezazketen negu efekto gasen (NEG) emendatzea... Europak sorturiko « BIOFRAC » batzorde teknikoak du zentzugabeko gomendio hori aholkatu. Batzorde hortan petrolio kudeatzaile, auto saltzaile eta ABENGOA bezalako « biokarburente » produzitzaileak direlarik gehienik atxemaiten...

Artotik egina den « bio »etanol litro baten egiteko:

1,3 litro petrolio + 900 Litro ur behar dira!

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article