Prentsa agiria FNAIM-ren logikak - Communiqué de presse au sujet des logiques de la FNAIM

Publié le par Abertzaleen Batasuna

PRENTSA AGIRIA : FNAIM-REN LOGIKAK

 

FNAIM elkarteak ipar Euskal Herriko higiezinen merkatuaren gaurko egoeraz egin duen komunikazioa delata, honako ihardukipen hau plazaratu nahi du Abertzaleen Batasunak.

FNAIM bezala, AB ere  pozik dago ikusiz azkenean « edozer handikeriren » egoeratik gibelera egin dela azken urte hauetan. Hala ere, atera beharreko ondorioak ez dira batere  berdinak. Lehenik, prezioen apaltzeaz pozik dago FNAIM alde batetik, baina bestaldetik, salerosketen kopuruaren apaltzea damugarri zaio eta merkatuaren berriz abiatzea nahiesten du. Nahiesten du gainera, Abiadura Handiko Trenbide berriaren izana aitzinetik gozatuz, Parise Baionatik 3 ordutan emanen duelakoan.

 

ABren ustez kontraerran bat dago hor : azken urte hauetan ezagutu den espekulazioa hain zuzen lotua da, etxebizitza mailan dagoen eskaera handiegiaren eta eskaintza ttipiegiaren arteko ezberdintasunari. Eskaera berriz abia dadin nahiestea, eskaintza askiesgarria dela aitzinetik segurtatu gabe, zuzen-zuzena espekulazio ziklo batera itzultzea da ! Bestalde, eskaintza ttipiegia baldin bada kopuruz, kalitatez ere ttipiegia da : jende guziaren eskura dagoen etxebizitza gutiegi eraikitzen da, eta bigarren egoitza gisako etxebizitza gehiegi. Alabaina, AHT bide berria nahiestea,  tokian biziko ez diren eta beren etxebizitza bigarren egoitza bezala baliatuko duten inbertsiogileen nahiestea da, lehen etxebizitzen eskaintza ttipiegiarekilako konkurrentzia desleiala atxikiz.

 

FNAIMek merkatuaren berriz abiatzea nahiets dezan ulertzen du ABk, horrek biziarazten dituenez gero higiezinen eragileak. Baina, alderdi abertzalea logika horren kontra baizik ez daiteke altxa, oroitaraziz lurralde bateko antolakuntza iraunkorraren lehen helburua,   bertan bizi den jendeari tokian-jartzeko eta bizitzeko baldintza onen segurtatzea dela, egonaldien logikei pentsatu aitzin, jakinik berauek desoreka sozialak sortzen dituztela hemen, baita ekonomia-turistiko bakarra tokiratzen eta  bide azpiegituren garapen gehiegia ekartzen. ABk tokian dauden hautetsiei dei egiten die merkatu horretan gehiago eragin ukan dezaten, ordu deno oraino, berriz gora abiatu aitzin desbideratzeak aitzinikusteko.

 

 

COMMUNIQUÉ DE PRESSE : LES LOGIQUES DE LA FNAIM

 

Abertzaleen Batasuna (AB) souhaite réagir à la communication faite par la FNAIM au sujet de l’état du marché immobilier en Pays Basque aujourd’hui.

AB, comme la FNAIM, se satisfait du fait que l’on soit enfin revenu de la situation de « grand n’importe quoi » de ces dernières années. Pour autant, les conclusions à en tirer ne semblent pas être les mêmes. Tout d’abord, la FNAIM se satisfait d’un côté de la baisse des prix, mais de l’autre côté regrette celle du volume de transactions et souhaite la relance prochaine du marché. Elle le souhaite en outre en se réjouissant de la perspective du passage de la Ligne Grande Vitesse, mettant Paris à 3h de Bayonne.

 

Aux yeux d’AB, c’est une contradiction : la spéculation connue ces dernières années est précisément liée au décalage entre une demande trop forte et une offre en logements trop faible. Souhaiter la relance de la demande sans s’assurer auparavant que l’offre est satisfaisante, c’est assurément revenir à un cycle spéculatif ! En outre, si l’offre est trop faible quantitativement, elle l’est également qualitativement : on construit trop peu de logements accessibles à toute la population, et trop de logements appelés à devenir secondaires. Or souhaiter la nouvelle LGV, c’est souhaiter l’accès à des investisseurs qui ne résideront pas sur place et utiliseront leur logement en résidence secondaire, maintenant cette concurrence déloyale avec une offre de résidences principales trop faible.

 

AB comprend que la FNAIM souhaite une telle relance du marché, puisque c’est ce dernier qui fait vivre les agents immobiliers. Mais le parti abertzale ne peut que s’élever contre cette logique, rappelant que la première finalité de l’aménagement durable d’un territoire est d’assurer de bonnes conditions d’installation et de vie aux populations résidant sur place, avant de penser aux logiques de villégiature générant ici déséquilibres sociaux, mise en place d’une mono-économie touristique, et développement excessif des infrastructures de déplacements. AB en appelle aux élus en place pour intervenir davantage sur le marché tant qu’il est encore temps, pour en prévenir les dérives avant qu’il ne reparte à la hausse.

 

Publié dans Etxebizitza-Immobilier

Commenter cet article