Naiz.info - Aieten izan ziren nazioarteko eragileen presentziarekin foruma egingo dute Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Aieten izan ziren nazioarteko eragileen presentziarekin foruma egingo dute Baionan

Ipar Euskal Herrian gatazkaren konponbidearen alde lanean diharduten eragileak Bake Bidea mugimenduan berrantolatu dira. Azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute eta abenduaren 15ean Lapurdiko hiriburuan Aieteko Konferentzian izan ziren nazioarteko eragileen presentziarekin antolatu den foruma iragarri dute.


20121010_bake_bidea
Bake Bidea mugimenduaren aurkezpena, Baionan. (Gaizka IROZ)

Gatazkaren konponbidearen alde Ipar Euskal Herrian azken urteetan eta batez ere 2010az geroztik lanean ari diren eragile politiko, sozial eta sindikalek Bake Bidea izeneko mugimendua aurkeztu dute Baionan, prozesuaren inguruan eztabaida eta gogoeta sustatzeko asmoz. Prentsaurrekoan izan dira, besteak beste, Laurence Hardouin (Cimade), Christophe Deprez (Giza Eskubideen Liga), Regina Dolossor (CFDT), Peio Dufau (CGT), Aurore Martin, Filipe Bidart, Yvette Debarbieux (Donibane Lohizuneko hautetsi komunista), Alice Leiziagezahar (EE-Berdeak kontseilaria) eta Michel Mendiboure (Anai Artea).

 Dolossorr-ek eta Deprezek guztien izenean gogora ekarri dutenez, ekainaren 18an euroagindua salatzeko ekitaldia antolatu zuten eta Aieteko Konferentziaren biharamunean manifestazioa. Eragileen ustez, gatazkaren konponbidea «jendarte zibil osoari» dagokio eta «bake justu eta iraunkorrak» denen parte-hartzea eskatzen du.

Hori dela-eta, kolektiboa zabaldu egin da eta «jendarte zibilaren esparru guztien» ordezkari izango da.

Aniztasun hori irudikatzeko eta bake prozesuan «bere burua kokatzeko» asmoz, Bake Bidea mugimenduan berriro antolatzea erabaki dute.

Mugimendu honek, Aieteko «bide orria» oinarri hartuta, prozesuaren inguruko eztabaida eta gogoeta bultzatu nahi du.

«Parte-hartze eta mobilizazio azkar batzuen bidez lortuko dugu eskubide demokratikoak bermatuko dituen prozesua martxan ematea», nabarmendu dute.

Foruma eta azaroaren 10eko manifestazioa

Borondate edo helburu hori abenduaren 15ean Baionan egingo den forumean irudikatuko da. Bake Bideak eta Baionako Unibertsitateak antolatuta eta Lokarriren laguntzarekin, Aieten izan ziren nazioarteko pertsonalitatek parte hartuko dute. Hitzordu horretan egindako urratsak aztertuko dira eta populazio osoari zein Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei gogoeta zabalduko die.

Agerraldian, bestalde, azaroaren 10ean Baionan preso eta iheslarien eskubideen alde antolatu den manifestaziora joateko deia egin dute.

www.naiz.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article