Kazeta.info - Ziburuko auzapezak ez du sostengatu Martinen aldeko mozioa

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

Ziburuko auzapezak ez du sostengatu Martinen aldeko mozioa

Senpereko eta Hendaiako herriko etxeek bat egin dute Aurore Martinen askatasuna eskatzen duen mozioa onartzeko orduan. Ez ordea, UMPk gobernatzen duen Ziburuko Herriko Etxeak. Iragan ostiralean egin zen herri kontseiluaren amaieran Ziburu Aitzina/Ensemble pour Ciboure talde sozialista eta abertzaleak mozioa aurkeztu zuen. Guy Polou auzapezak azaldu zuenez, "Justiziak hartzen dituen erabakiak ezin dira zalantzan jarri". Azkenik, mozioa errefusatua izan zen. Oposizioko 5 hautetsiek eta baita gehiengoaren bertze 3k sostengatu zuten mozioa. Oroitarazi behar da Euskal Herriko UMPk Martinen espainaratzea salatu zuela. ( Irakurri ere:Euskal Herriaren Lagunak Naoned taldeak antolaturik Martinen auzia salatu dute Bretainian ).

Herriko etxeetara eraman dute joan den astean Aurore Martinen atxilotzea eta espaineratzea eskatzen duen mozioa. Mementukoz bi herriko etxek beren erabakiaren berri eman daukute.

Senpereko eta Hendaiako herriko etxeek François Hollanderi eskutitza igortzeko ekimena sostengatu dute. Idatzi horretan bi eskaera egiten dizkiote Frantziako presidenteari: alde batetik Batasunako militantearen askatasuna ahal den eta azkarren gauzatzearen alde bere esku dagoen guztia eskatzen diote. Bestetik bake prozesuaren aldeko engaiamendua hartzeko gomita luzatzen diote frantziar presidenteari.

Aurore Martinen auziak haserre bizia piztu du Ipar Euskal Herrian. Horren adierazle, alderdi politiko guztien ordezkariek salatu dute militante abertzaleak pairatzen duen jazarpena. UMP barne.

Alta, Ziburuko auzapezak, Guy Poulouk, ez du jokabide horrekin bat egin. Justiziak hartzen dituen erabakiak ezin direla zalantzan jarri eta idatziaren kontra azaldu da. Azkenik, Ziburu Aitzina/Ensemble pour Ciboure talde sozialista eta abertzaleak aurkeztu mozioa errefusatua izan da oposizioko 5 hautetsi eta gehiengoaren 3 baizik ez direlako mozioaren alde agertu.

www.kazeta.info

 

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article