Kazeta.info - Xiberoko hautetsien ustez "orain da mementua" Ipar Euskal Herrian Lurralde Elkargo bat sortzeko

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Xiberoko hautetsien ustez "orain da mementua" Ipar Euskal Herrian Lurralde Elkargo bat sortzeko

Batera plataformaren itzalpean, Xiberoko zonbait hautetsik agerraldia egin dute publikoki adierazteko "orai dela mementoa" hiru lurraldeak aintzat hartuko lituzkeen kolektibitatea sortzeko. Atzo arratsean, Maulen eginiko prentsaitzinekoan mezu argia zabaldu dute, ortzegunean, urriaren 11an, Parisen izanen den bilkurari begira. Egun horretan euskal ordezkaritza zabala hartuko du Marylise Lebranchu Frantziako Deszentralizaziorako ministroak. ( Irakurri ere: MIG-ek Lurralde Elkargoaren aldeko mozioa onartu du ).

Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea sortzeko egitasmoa sostengu adierazgarriak jaso ditu azken ordutan. Alde batetik, Baonako Merkatal eta Industria Ganberak atzo jakitera eman duenez hiru lurraldetako eragile ekonomiko gehienek Lurralde Elkargoa sortzeko proposamena defendatu dute, irahan ostiralean egiturak egin zuen biltzarrean.

Bestalde, Xiberoko zonbait hautetsik mezu bera zabaldu dute, atzo arratsean Maulen, eginiko agerpen publiko baten bidez. Barnealdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko eta baita euskararen biziraupena bermatzeko tresna egokia dela lurralde elkargoa uste dute hautetsi xiberotarrek.

Dominika Bosq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria, Altzürükü, Aloze- Onize Gaineko eta Mauleko auzapezek presentatu dute xedea, Baterako ordezkariak ondoan zituztela.

Xiberoko Botzak bi iritzi bildu ditu ekimen honi buruz. Alde batetik, Léonie Aguergaray Muskildiko hautetsiak eta bestetik Jean-Pelle Iriart Aloze-Ziboze-Onize-Gaineko hautetsiak, Euskal Herriaren aitortza instituzionalak Xiberoko herritarrei ekarriko lizkioken abantailak aipatu dituzte.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article