Kazeta.info - Valls: "Euroagindua egon da eta guk nazioarteko arauak betetzen ditugu"

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

Valls: "Euroagindua egon da eta guk nazioarteko arauak betetzen ditugu"


Taubira Justizia ministroa eta Valls kalakan Asanblea Nazionalean.

Manuel Valls Barne ministroa Franceinfo irratian izan da goiz huntan. Bertan, berriro ere, Aurore Martinen atxiloketa eta espainaratzeari buruz mintzatu da. Berriro ere legea baizik ez dutela bete erran du. "Euroagindua egon da eta guk nazioarteko hitzarmenak betetzen ditugu". Erranak horiek ez dituzte baretu auziaren gainean sortu eztabaida. Begira ezazue besterik Christophe Hondelatte telebista animatzaile baionarrak gidatzen duen "yahoo débats" emankizuna. Elisabeth Lévy eta Clémentine Autain artean izan den eztabaida beroa. Saioan argiki erakusten du nehork gutti ez duela sinesten, ez da Frantzian ere, gobernuak ez duela zerikusik Batasunako militantea espainaratzea eraman den operazioan. ( à lire aussi:  Amaia Rekarte, avocate d'Aurore Martin: "C’est ici un problème juridique mais aussi diplomatique dans la mesure où les autorités espagnoles ne respectent pas une décision de justice française". ) ( Inoiz baino sostengu gehiago jaso du Herrirak preso eta iheslarien alde larunbaterako Baionan deitu duen manifestazioak ).

Eliseoko iturri ez ofizialak aipatuz François Hollande presidenteak baimendu zuela Aurore Martinen atxilotzea eta espainaratzea jakitera eman zuen atzo goizean Mediapart atariak. Era berean, Batasunako militantea ez zela kontrol arrunt batean atxilotua izan plazaratu du hedabideak.

Batasunako militantea atxilotua izan zenetik "botere banaketa"defendatuz exekutiboak ez zuela esku hartzerik izan militante abertzalea Espainaratzera eraman zuen operazioan erran baitu Manuel Valls Barne ministroak. Gaur bertan, Franceinfo irratian elkarrizketatu dute Barne ministroa. Vallsek berriro ere defendatu du "ezin dena euroagindua nahi erara" erabili. Nazioarteko hitzarmenetan jasotzen den tresna araua dela eta "espainiar juje batek hala eskatuta" gauzatu dela Martinen espainiaratzea azaldu du. Are, " Taubira (Justizia ministroa) eta biok delitugile handien aurka borroka egiteko tresna egokia dela sinetsita gauda", gaineratu du Barne ministroak.

Mediaparten informazioa gezurtatu du gobernuak 
Mediapart atariak atzo goizean plazaratu informazioari erantzunez, Justizia ministroak komunikatua plazaratu du arratsean hori gezurtatzeko.

Bi bertsio kontrajarriak 
Aurore Martin azaroaren 1ean arratseko laurak aldera atzean zuten Mauletik hurbil. Geroztik bi bertsio kontrajarriak jarri dira mahaigainean: Frantziako Barne ministraritzak dioenez, kasualitatea izan zen atxiloketa hori. Hau da kontrol arrunt batean atzeman zuten 2010az geroztik euroaginduaren mehatxupean zen Batasunako militante.

Familiak, lagunek eta, beraiekin batera, Ipar Euskal Herriko ordezkari politiko gehienek ez dute inoiz azalpen hori ontzat eman. Are familiak agiriak erakutsi ditu Martinek bizitza erabat publikoa zeramala frogatzeko: zonbairt desmartxa egin zituen suprefeturan, baita pole d'emploin ere.

Eliseoko iturri ez ofizialak aipatuz, Aurore Martinen atxiloketa ez zela kasualitatea izan plazaratu du Mediapartek.

"Frantziako presidentea eta espainiar agintariak oso harreman onak dituzte eta lotura horiek ahalbideratzen dituzten hau bezalako operazioak", adierazi diote aipatu iturriek hedabideari. Mediapartek adibide zehatza ematen du: iragan urriaren 1àean Frantzia eta Espainia arteko 22. gailurra ospatu zen. Aurore Martin, jakina denez, azaroaren 1ean atzeman zuten Mauletik gertu.

Iturri beraiek hauxe gaineratu dute: "espainiarrekin dugun elkarlana ez da ETAren aurkako borrokari mugatzen, egoera orokor bat aitzat hartzen da" . Eliseoko iturri ez ofizialek oroitarazi dutenez "Magrebetik eta Adeneko golko artean eta Gineatik Mediterranioraino segurtasun erronka zabalak dira eta ikuspuntu horretatik ere Espainia (gure) lehentasunen artean kokatzen da".

Haserre bizia Ipar Euskal Herrian 
Vallsek isilarazi nahi izan ditu Martin auzia salatu duten guztiak. Alta, bai Pariseko Legebiltzarrean baita Europako erakundeetan desmartxak abiatu dituzte ezkerreko gehiengoaren hautetsiek afera honen inguruan eta, orokorki, Vallsek "balio handiko tresnatzat" jo duen euroaginduari buruz azalpenak eskatzeko. Frantziako zein Nazioarteko Giza Eskubideen Ligek agiriak zabaldu dituzte afera salatuz.

Euskal Herrian, Hautetsien Biltzarra Aurore Martinen atxilotzearen kontra azaldu da eta herriz herri mozioneak aurkeztu dituzte militante politikoaren askatasuna eskatzeko.

Martinen auzia Euskal Herria abian den bake prozesuari kalte egiten diola adierazi dute, gainera, eragile gehienek. Euskal jendartearen ordezkaritza zabala bildu zen, astelehenean, Bake Bidea mugimenduak Baionako susprefeturaren aitzinean antolatu elkarretaratzean. Alderdi guzietako ordezkariak izan ziren bertan. 9 hautetsik François Hollanderi zudendutako eskutitza eman zute suprefeturan.

Larunbat huntan preso eta iheslarien aldeko manifestazioa izanen da Baionan. Martxa horretan protagonismo berezia hartuko du Aurore Martinen auzia. Alderdi, sindikatu eta eragile anitzetako ordezkariek haien atximendua agertu diote Herrira elkarteak antolatu martxari.

www.kazeta.info

 

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article