Kazeta.info - Uribetxebarriari aitortu baldintzapeko askatasuna berehala gauzatzea eskatu du presoaren defentsak

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Uribetxebarriari aitortu baldintzapeko askatasuna berehala gauzatzea eskatu du presoaren defentsak

Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epailea asteartean joan zen Donostiako erietxera Iosu Uribetxebarria artatzen duen mediku ekiparekin mintzatzera. Ostegun arratsaldean epaileak Arrasateko presoari bandintzapeko askatasuna emateko erabakia hartu du.  Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, Uribetxebarriak eritasun larri eta sendaezina duela azalduz.  Erabakia ez da oraindik irmoa. Prokuradoreak bost eguneko epea baitu epaileak hartu erabakiaren kontra helegitea jartzeko.

Iosu Uribetxebarria bere etxetik gertuago egon daiteke. Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi. Artikulu horrek eritasun larri eta sendaezina duten presoen askatasuna aurreikusten du.

Izan ere, prokuradorea askatzearen kontra azaldu da berriki, espetxean ahal dela artatu Uribetxebarriak pairatzen duen minbizia Zaballako espetxean ahal dela artatu argudiatuz. Alta, espetxe berak aukera hori ezeztatu du.

Castro epaileak hartu erabakia txalo zaparada batekin hartu dute Donostiako eritxearen aitzinean eginen den elkarrateratzean parte hartzen zuten herritarrek.

Izan ere, erabakia ez da oraindik irmoa. Prokuradoreak bost eguneko epea baitu horren kontra helegitea jartzeko. AVT elkarteak eta UPyD alderdiak berehala eskatu diote fiskalari helegitea eskatzea. 7 biktimek gose greba abiatu dutela Madrilen iragarri dute.

Anartean, Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko mugimendua ez da eten. Atzo, 14 pertsona ezagunek deitu zuten martxa debekatua izan ostean, eguerdian giza-katea egin dute Donostian. Erietxetik atera eta Herriko Etxetik pasatu ostean, ausoz auzo ibili da giza katea -espainiar gobernuaren egoitzan gelditu da baitaere-  berriz erietxera heldu aitzin.

Ekintza berria horrek irudi esanguratsua utzi zigun: 70 urteko frantziskotar batek, Paulu Agirrezabaltegik, berarekin aulki huts bat eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hartuta abiatu du ekimena. Hemen "Berriatb"k eginiko bideoa.

Sinbolo horiek, eskuz esku,  eramanen dituzte, giza katean parte hartuko duten lagunek. Bestalde, larunbaterako, 17.30etan, manifestazioa deitu dute Donostian eri dire presoen askatasuna eskatzeko.

www.kazeta.info

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article