Kazeta.info - Uribetxebarriaren egoera salatzeko giza-katea gaur eta, larunbatean, eri diren presoen aldeko manifestazioa Donostian

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Uribetxebarriaren egoera salatzeko giza-katea gaur eta, larunbatean, eri diren presoen aldeko manifestazioa Donostian


Ahotsak-en ordezkariak, atzo, Donostiako Ospitalaren aurrean Iosu UribetxebArria eta gaixorik dauden beste 13 euskal preso politikoren askatasuna eskatzeko eginiko elkarretaratzean. Andoni CANELADA argazkia.

14 pertsona ezagunek deitu zuten martxa debekatu ostean, eguerdian giza-katea abiatu da larriki eri den Iosu Uribetxebarria presoaren askatasuna eskatzeko. Erietxetik atera eta Herriko Etxetik pasatu ostean, espainiar gobernuaren egoitzan geldituko da giza-katea berriz erietxera heldu aitzin. Ekintza berriak irudi esanguratsua utzi digu: 70 urteko frantziskotar batek, Paulu Agirrezabaltegik, berarekin aulki huts bat eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hartuta abiatu du ekimena. Sinbolo horiek eskuz esku eramanen dituzte giza katean parte hartuko dutenek. Heldu den larunbaterako manifestazioa deitu dute Donostian.

Iñaki Egaña bertsolariak euskaraz eta Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohiak erdaraz agiria irakurri dute. Idatzi horretan fermuki bai Iosu Uribetxebarraren egoera ahalbidetze duen espetxe politika baita Auzitegi Nazional berriz ere adierazpen askatasunaren aurka hartu jarrera.

Donostia eta Arrasate lotuz martxa bat abiatzeko zen gaur. Martxa hori debekatua izan eta gero, bertze ekimen bat jarri da plantan. Giza-kate bat eguerditan abiatu da Donostiako erietxetik. Bertan lehen irudi azkarra ukan dugu: 70 urteko frantziskotar batek, Paulu Agirrezabaltegik, aulki huts bat eta  Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Adierazpena hartuta ideki du ekimena jendearen txalo artean. Sinbolo horiek, eskuz esku,  eramanen dute, giza katean parte hartuko duten lagunek.

Erietxetik atera eta Herriko Etxetik pasatu ostean, espainiar gobernuaren egoitzan geldituko da giza-katea, handik berriz Donostia ospitaleko norabidea hartu aitzin.

Bestalde, heldu den larunbaterako, 17.30etan, manifestazioa deitu dute Donostian.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article