kazeta.info - Sortu alderdiaren legalizazioa aldarrikatuko duen manifestaziora joateko gomita zabaldu du ABk

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Sortu alderdiaren legalizazioa aldarrikatuko duen manifestaziora joateko gomita zabaldu du ABk

 

Argitaratua: 2 ordu eta 30 minutu

Herritar talde batek deitura, Sortu alderdiaren legalizatzea aldarrikatuko den manifestazioa antolatua da Bilbon. Eragile exberdinek haien sostengua adierazi diote, deja, mobilizazioari. Bestean beste, kultura arloko hamarnaka jendek gire "Har Hitza" sailean atzemanen duzuen adierazpena zabaldu dute. Bestalde, Abertzalaren Batasunak prentsa-ohar hau zabaldu du protestaldian parte hartzeko gomitatuz.

"Madrileko parlamentuan bozkatua izan zen mementotik ozenki salatu egin dugun "alderdien legea" deitutako lege antidemokratikoari begira egin dugun bezala, Abertzaleen Batasunak, helduden larunbatean Bilbon egingo den manifestaldiarekin bat egiten du.

Ezker abertzaleko Sortu alderdi berriaren bat bateko legalizazio betea aldarrikatzearekin bat egiten dugu, jakinik egoera politiko berriak eskatzen duela Sorturi ez eragozpenik jartzea bere jarduera politikorako.

Sortu alderdiaren estatutoek ezinago argiki ezagutzerat emaiten duten heinean, Euskal Herriak desio duen bake eta normalizaziorako bidean, urrats ezinago garrantzitsua da bide soilik politiko eta demokratikoen alde egindako urrats ausarta.

Urrats horren bermatzeko, Abertzaleen Batasunak ordezkaritza ahal den zabalena izango du Bilbon, beste hainbat herritarrekin betan, urrats bat emaiteko normalkuntza politikorako bide itxaropentsuan".

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/sortu-alderdiaren-legalizazioa-aldarrikatuko-duen-manifestazioara-joateko-gomita-zabaldu-du-abk

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article