Kazeta.info - Sindikatek erretreten erreformaren aurkako manifestaldi jendetsu bat espero dute asteartean Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Sindikatek erretreten erreformaren aurkako manifestaldi jendetsu bat espero dute asteartean Baionan


Joan den ekainaren 24an 10 000 herritar goiti bildu ziren Baionako karriketan

Mattin PETRISSANS / BAIONA

Langile sindikatek Frantziako erretreten erreformaren aurkako manifestaldi eta greba bat antolatzen dute irailak 7an asteartearekin. Iparraldean manifestaldia Baionan gertatuko da jakinez hitz ordua 10.30etan finkaturik dela Sainte Ursule plazan. Erran gabe doa sindikatuek jende askoren mobilizazioa espero dutela. Joan den Baionako ekainaren 24ko manifestaldian 10 000 bat lagun bildu ziren.

Manifestaldirako deialdia egiten duten zentralak intersindikatu batean biltzen dira eta Cfdt, CFTC, CGT, FO, FO, FSU, "Union syndicale solidaire" eta UNSA dira. FSU erakasleen sindikatuak ehuneko 60 baino gehigo izanen direla erakasleetan greba segitzen dutenak dio.

Mobilizaio egun berri honi begira LAB ez dute onartu intersindikalean. Haren aldetik, sindikatu abertzaleak ere astearteko deia zabaltzen du. Bainan gainera manifestaldi nazional bat antolatzen du irailaren 18an Baionan. Hitzordua Lan Burtsaren aintzinean emaiten du arratsaldeko 5etan.

LABen arabera erreforma hori ez da batere beharrezkoa, botere publikoak gezurretan hari dira erranez adibidez gaur egungo sistema publikoa diru eskasean dela eta erretreta kutxa pribatuak ez direla segurrak.

Sindikatuak erraiten digu ere erretreta denboraren atzeratzea ez dela aterabide on bat gazteen lan munduratzeko. Orroitaraziz Euskal Herriko erretretadunen erdia pobreziaren mugaren azpitik bizi dela.

Alderdi politikoen aldetik, irailaren 7ko deialdiarekin PS, PCF, Berdeak, NPA, Front de Gauche, AB eta Batasunak alderdiek bat egiten dute. Oldartu kolektiboak ere manifestaldiko deialdia zabaltzen du. Kolektibo honetan biltzen dira "Action consommation Pays basque", ATTAC, "Collectif féministe contre les violences séxistes", Comité d'action Soule", Ikasi eta irauli, "Jeune Réagis", Segi, CNT, ELB, LAB, "Solidaires", AB, Batasuna eta NPA. Bestalde, biltzar nagusia ospatuko Oldatuk 14.30etatik goiti Lan Burtsan.

Grebaren eraginak garraio zerbitzuan
Astearteko egunak garraio antolakuntzan ondorioak ukanen ditu. Baiona, Angelu eta Miarritzen (BAB) STAB-en autobusak ehuneko 50tan funtzionatuko dira. Autobusak izanen dira 15/60 minuta guziz baina 8, 11 eta 14 lerroak etxiak izanen dira.

Endarra A/B, Ste Anne, Aturri, Croizat, Barbusse eta Montespan zerbitzuak baieztatuak dira. Informazio gehiagorentzat STAB-en web gunera joaten ahal zizte edo deitu 05 59 52 59 52 telefono zenbakira.

Sncf-en aldetik horra atxikiak izanen diren tren lineak Euskal herrian:

  • Baiona/Garazi: Baiona: 8h24, 18h11 Garazi:6h18, 16h25
  • Baiona/Tarbes: Baiona: 5h35, 17h15 Tarbes:5h20
  • Baiona/Paue: Baiona:5h35, 6h40, 17h15, 18h20 Paue: 5h25, 6h55, 17h45
  • Hendaia/Parise: Hendaia:7h53, 17h00 Parise:7h17, 15h50
  • Baiona/Tolosa: Baiona:16h36
Frantziako egitarauarentzat joan Sncf-eko web gunera edo deitu 0 805 90 36 35 zenbakira.
http://www.kazeta.info/euskalherria/sindikatek-erretreten-erreformaren-aurkako-manifestaldi-jendetsu-bat-espero-dute-asteartean-baionan

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article