Kazeta.info - Poliziak bost gazte atzeman ditu goiz huntan Lapurdin

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Poliziak bost gazte atzeman ditu goiz huntan Lapurdin

2010/03/30

Frantziako Poliziak lau gazte atzeman ditu gaur goizean Lapurdin. Askatasunak jakitera eman duenez, Arkaitz Tonnerre eta Mattin Olçomendi Ziburun atxilotu dituzte, Joel Zurutuza Donibane Lohizunen eta Iker Edme Azkainen. Atxilotuen etxebizitazk eta EHZ festibalak Hazparnen duen lokala perkisizionatzera joan da Polizia. Olçomendi EHZren langilea da. Hainbat hedabidek zortzi bat atxilotzeko aginduak direla zabaldu dute. Kazeta.infok jakin ahal izan duenez, bostgarren pertsona bat atzeman dute Kanbon: Dabid Bachako gaztea da.

Informazio gutxi zabaldu da goiz huntan Polizia Lapurdin burutzen ari den operazioaren karietara. Askatasunak lau atxiloketa baieztatu ditu. Arkaitz Tonnerre eta Mattin Olçomendi Ziburun atxilotu dituzte, Joel Zurutuza Donibane Lohizunen eta Iker Edme Azkainen.

Polizia miaketak burutzen ari da, besteen artean gazte horien etxeetan eta EHZ festibalak Hazparnen duen lokalean Hazparnen. Olçomendi festibaleko elkartearen langilea da.

Bestalde, kazeta.infok baieztatu duenez, guttienez bostgaren atxiloketa bat burutu du Poliziak. Dabid Bachako gaztea Kanbon atzeman dute.
Askatasunak elgarretaratzeak antolatu ditu arrats honetan 7tan Donibane-Lohitzunen eta Azkainen.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/poliziak-lau-gazte-atzeman-ditu-lapurdin

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article