Kazeta.info - Jon Anza "Polizia Toulosera joan diren 80 bat lagunen kontra oldartu da"

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Polizia Toulosera joan diren 80 bat lagunen kontra oldartu da


Purpan erietxearen eremuan dagoen hil-etxetik Rangueil ospitaleko morgerat eraman zuten ostiralean Jon Anza zenaren hilotza. Bertan autopsia egiten diote gaur. Arantxa MANTEROLA argazkia.

Tentsio bortitza bizi da goiz huntan Toulouseko Rangueil erietxeko gorputegiaren aitzinean. Goizeko 07.30etan abiatzekoa zen Jon Anza zenaren gorpuari egin behar dioten autopsia. Joan den larunbatean, Baionan eginiko agerraldian, Okzitaniako hiribururat joaiteko deia zabaldu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak. Helburua, familiaren konfiantzazko medikua presente izaitea autopsian aldarrikatzea. 80 bat euskal herritarrek erantzun dute deialdiari. Alta, Frantziako polizia aurrez aurre izan dute. Kolpatu eta gazatu dituztela jakin berri dugu. Iduriz, familiak horrela eskatu eta gero oraingoan egoera kalmeagoa da.

Gaur eginen diote autopsia Jon Anza zenaren gorpuari Okzitaniako Tolosan. Familiak konfiantzako medikua bertan izaitea eskatu du. Joan den ostiralean, Baionako prokuradoreak, Anne Kayanakisek Frantziako prozedurak ez zuela hori onartzen eran bazuen ere, Anzatarren abokatuek, legezkoa delakoan, eskaera berretsi zuten biharamunean Lapurdiko hiriburuan eginiko agerraldi jendetsuan.

Tolosara joaiteko, astelehenean, 7:30erako Muret-eko autobideko ordainlekuan azaltzeko gomita luzatu zieten orduan herritarrrei. Baionan 4:30ean jarri dute hitzordua, San Andres plazan.

Orotara 80 lahun joan dira Euskal Herritik Okzitaniako hiribururat. Polizia aurrez aurre atxeman dute. Kargatu eta gatazu dituztela jakin berri du Kazeta.infok. Goiseo 09.00 aldera egoera lasaiagoa zela erran digute.

Konfiantzako medikua ez bada presente autopsia egiteko mementuan horren emaitzak ez dituztela onartuko oharrarazi dute Jon Anzaren familiarrek eta lagunek Baionako Napoleon gelan bildutako hamarnada kazetarien aitzinean.

Atzo manifestazio jendetsua egin dute Donostian. Bestalde, Nun da Jon? plataformak apirilaren 17rako Donobane Lohizunen deituta zuen manifestazioari eutsi dio. Kasua argitu arte mobilizazioak egiten segituko dutela azaldu dute. Jon Anza desagertu zenetik lehen urtemuga kari antolatutako martxa hori iragarri zutenean galdera Non da Jon? zen. Oraingoan Non atxiki zuten Jon?, Nork bahitu zuen?...

http://www.kazeta.info/euskalherria/polizia-toulosera-joan-diren-80-bat-lagunen-kontra-oldartu-da

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article