Kazeta.info - Parot doktriaren kontra azaldu da, lehen aldiz, Estrasburgeko auzitegia

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Parot doktriaren kontra azaldu da, lehen aldiz, Estrasburgeko auzitegia


Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren egoitza, Estrasburgen.

Europako Giza Eskubidean Auzitegia 197/2006 doktrinaren kontra azadu da gaur jakitera eman duenepai baten bidez. Hain zuzen, Estrasburgeko auzitegiak Ines del Rio preso nafarraren abokatuak jarritako helegiteari erantzun dio epaitegiak. 1973ko Zigor Kodearen arabera presoari espetxe zigorra luzatzea "irregularra" izan zen. 2008az aske behar zuen izan presoa ahal den eta azkarren libre uzteko agindu du epaitegiak. Are, aholku horrekin batera Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola presoari adierazi du auzitegiak. Herrira mugimenduak, euskal herritarrak zoriondu eta, Parot dokrina bertan behera utziz, zigorra luzatu dien euskal preso guztiak aska ditzala eskatu dio Espainiako gobernuari. 
Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailean atera zuen sententzia bat da 197/2006 doktrina edo Parot doktrina izenarekin ezagutzen dena. Hilabete bat lehenago, Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana presoa kalera atera ez zedin. "Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu" esan zuen garaiko Justizia ministroak eta egun eurodiputatu den Juan Fernando Lopez Aguilarrek. 
Epai horren bidea,  espetxe onurak espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio eta ez presoak askoz jota bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari. Auzitegi Gorenak ebazpena eman, eta martxoaren 2an doktrina hori 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako preso guztiei ezartzea agindu zuen Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak. 
76 euskal presori ezarri izan diete geroztik doktrina, horien artean Ines del Riori. 2008an zigorra bete bazuen ere, espetxealdia luzatu zioten nafarrari. Bere defentsak Estrasburgera jo zuen eta gaur jakin denez Giza Eskubideen Europako Auzitegiak euskal presoa era irregularrean atxiki dutela kartzelan adierazi du. 
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak iragan martxoan aztertu zituen hainbat euskal presok doktrina horren aurka ezarritako helegitea. Hiru kasutan 197/2006 doktrina ez aplikatzea deliberatu zuen, beste hiru kasu ez aztertzea erabaki zuela. Beste 22 helegite tramitatzea onartu zuen epaitegiak. Orduan Konstituzionalak oharrarazi duenez, "ezin da Parot doktrina ezarri presoak behin betiko zigorra bete ostean".

www.kazeta.info
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article