Kazeta.info - "Pantaila beltza operazioa", ostiral arratsaldean, France 3-Euskal Herri emankizunaren alde

Publié le par Abertzaleen Batasuna

"Pantaila beltza operazioa", ostiral arratsaldean, France 3-Euskal Herri emankizunaren alde


Bob EDME argazkia.

Hamabost eguneko Omiasainduko oporrekin bat, France3 telebista publiko frantsesak iragarri zuen bezala, lekuko albiste saioak eten egin ditu. Ipar Euskal Herriari ezagupena ematen dioten egungo tresna bakanei eutsi behar zaiela aldarrikatzeko, bi elkarretaratze egin dituzte etenaldia izango zela iragarri zenetik, eta herriko etxe anitzetan lekuko informazioa zabaltzeko gune hori mantentzeko mozioak bozkatu dituzte. Ostiralean, 19.10ean -albistegiak izan beharko lukeen orduan- "pantaila beltza" protesta ekintzari jarraiki, hamahiru elkarretaratze egingo dira.

Bideraturiko ekimen horiek guztiek ez dute oihartzunik izan ez frantses Kultur eta Komunikazio ministroarengan ez France 3 telebista kate publikoko buruzagitzarengan eta, ondorioz, "France 3 Euskal Herri" izeneko lekuko emisioa mantentzearen aldekoek ekimenak indartzea erabaki dute.

Kultur, elkarte eta hautetsien ordezkariek "mespretxu eta errespetu ezarri" aurre egiteko mobilizatzera deitu dute.

Hala, ostiral huntan, 19.10ean -albistegiak izan beharko lukeen orduan- "pantaila beltza" protesta ekintzari jarraiki, hamahiru elkarretaratze egingo dira. Euskararen Erakunde Publikoa eta euskara eta euskal kulturaren aldeko Herriarteko Sindikatuaren izenean, Jean Rene Etchegaray Baionako hautetsiak argi utzi zuen elkarretaratzeak "osoki udalen sostenguarekin" antolatuak direla. Iholdi, Garazi, Donibane Lohizune, Baigorri, Hazparne, Hiriburu, Senpere, Uztaritze, Itsasu, Donapaleu eta, azkenik, Baionan eginen dira ekimenak.

Baionako hitzordua 
Baionako hitzorduari garrantzi berezia eman zioten antolatzaileek, bertan pantaila beltz bat irudikatzearekin batera, azken bi asteotan emisiotik kanpo geratu diren berri guztien zerrenda zabalduko baita. Ekitaldia txalapartarekin hasiko da, eta, amaiera emateko, kantari eta musikariak izango dira, "Hegoak" eta "Xalbadorren heriotzean" kantuekin ekitaldia biribiltzeko.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article