Kazeta.info - Orotara 34 610 herritarrek parte hartu dute Baterak antolaturiko kontsultan eta horietarik 27 072k Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren alde egin dute

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Orotara 34 610 herritarrek parte hartu dute Baterak antolaturiko kontsultan eta horietarik 27 072k Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren alde egin dute

Argitaratua: 11 ordu eta 25 minutu

Euskal Herriko Lurralde Elkargo baten sorrerari buruz Baterak antolatu kontsultak erantzun inportantea jaso du Eskualdeko Hauteskundeen bigarren itzulian ere. Joan den igandeko emaitzekin aldenduta, parte hartzea 10 puntutan emendatu da igande honetan 8 herrietan eginiko herri galdeketan. Herri batzutan partehartzeak % 30aren langa gainditu du: hala nola Ahetzen %35,82koa izan da partehartzea, Arbonan %34,66koa, Biriatun %38,68koa eta Urrunan %32,76koa. Bi itzuliak konduan hartuta 34 610 herritarrek parte hartu dute herri galdeketan. Horietarik 27 000 baietz erantzun du Baterak pausatutako galderari , 6 625k ezetz bozkatu dute eta 946 herritarrek boto zuria eman dute.

Joan den igandean Euskal Herrian Lurralde Elkargoa sortzeko aukerari buruz bere iritzia eman zuten Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 116 herrietako biztanleek. Orotara 28 233 herritarrek bozka eman zuten orduan Batera plataformak antolatu herri galdeketan. %78,14ak Euskal Herrian Lurralde Elkargoa sortzearen alde bozkatu zuen, eta %19,08a egitasmo horren kontra azaldu zen.

AHTri buruzko erreferenduma ospatu zen herrietan gaur burutu dute herri galdeketa hori. Preseski honako herri hauetan izan da bozketa: Ahetze, Arbona, Azkaine, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Senpere, Ziburu eta Urruña. Parte-hartzea joa den igandean baino altuagoa izan da. Hartara, herri batzutan partehartzeak % 30aren langa gainditu du: hala nola Ahetzen %35,82koa izan da partehartzea, Arbonan %34,66koa, Biriatun %38,68koa eta Urrunan %32,76koa. Bi itzuliak konduan hartuta 34 610 herritarrek parte hartu dute herri galdeketan. ( Ikus emaitzak argazki galerian )

Gogora dezagun, Baterak proposaturiko bozketa horrek joan den igandean utzi zituen hainbat datu. Baionan hauteslegoaren %10ak parte hartu zuen (%81,73 alde, %15,72 kontra ); Garaziko kantonamenduan 28,4koa (%75,61 alde, % 19,5 kontra ); Iholdiko kantonamenduan %47,89 ( % 35,12 alde, % 10a kontra); Hazparnen %16,6 ( % 89 alde, %10,9 kontra); Beskoitzen % 29,63 ( % 79 alde, % 17,7 kontra).

Rene Etxegarai, Baionako auzapezaren axuanta pozik azaldu da herritarren baterak bultzaturiko «ariketa demokratikoa»ri emandako erantzunagatik. «Baterak bere burua ezagutaraztea lortu du», azaldu abokatuak.

Hautetsi zentristaren esanetan, «bi gauza argi geratu dira: alde batetik, jendeak bere etorkizunarekin zer ikusia duten gaiez hitza izatea nahi duela, eta bestetik, Frantziako administrazioak Euskal Herriaren ezagutzari buruz defizita duela».

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article