kazeta.info - Mugimendu abertzalearen estrategia eta krisi aitzinean ezkertiarren erantzunak aztergai Makean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Mugimendu abertzalearen estrategia eta krisi aitzinean ezkertiarren erantzunak aztergai Makean


Iaz ere Makean egin zuen ABk bere udako unibertsitatea.
$(function() {$('a.lightbox').lightbox({fitToScreen: true,imageClickClose: false}); });

Urte guziz bezala, Abertzaleen Batasunak nahi du opor giroaz baliatu, sartze politikoa aitzin, gogoeta eta iritzi trukaketa batzuen eramaiteko. Mugimendu abertzaleak heldu den ostegunean abiatuko du bere udako unibertsitatea Makean. Ohikoa denez eragile ezberdinek parte hartuko dute eztabaidatan. Aurten, berrikuntza gisa, Bildu koalizioak bere esperientzia politikoaren berri emanen du. Izan ere, krisi ekonomikoaren karietara gogoeta egin nahi du ABk eta Hazparneko Luxat lantegiaren borroka izanen du aipagai.
Abertzaleen Batasunak ostegunetik eta larunbata arte bere udako unibertsitatea eginen du Makean. Eztabaidak iritzi trukaketak... topaketa horiek ikasturte politikoaren sartzea markatzen dute nolabait.

Ohikoa denez, hainbat debate jende guziari idekiak badira, beste batzuk ordea ABren militanteei soilik zuzenduak direla.

Hiru egunetako programa horretan garrantzia berezia hartuko du mugimendu abertzalearen estrategiaren gaineko eztabaida. Baita burujabetzaren bidean lurralde arteko harremanari buruzko gogoeta. Hartara, mugimendu abertzalearen eragi ezberdinak gonbidatuak dira. Aurten, berrikuntza gisa, Bilduren esperientziaren berri izanen dute Makean bildutakoak Maiorga Ramirezen ahotik.

Izan ere, krisi ekonomikoaren gainean eztabaidatzeko parada izanen da baitaere. Hartara, Harparneko Luxat-eko langileek emandako borrokaren hainbat oihartzun izanen dira. Audrey Hoc-k eginiko filma ikusi ondoren, finantza sistemaren mekanismoak aztertuko ditu Xabi Larraldek eta nola ez Luxat-eko langileen lekukotasunak hor izanen dira ere. Hortaz gain, Bizi! mugimendua, Europe Ecologie-Les Verts eta NPAko ordezkariek ezkerreko politikari buruz mintzatuko dira.

Hona hemen ABk antolatu udako unibertsitatearen egitarauaren xehetasunak:

  • Agorrilaren 25, osteguna

    19:00-21:00: Deneri irekitako debatea. Hizlariak: Alain Iriart (AB), Maiorga Ramirez (ildu) eta Patxi Zabaleta (NaBai). Gaia: Euskal Herrian, hiru lurralde administratibo ezberdin :errealitate amankomunak eta desberdinak ; burujabetza prozesu bati buruz zer estrategia behar da ?

  • Agorrilaren 26, ostirala

10:00-12:30: ABko kideentzat soilik. Gaia: "Zer estrategia abertzale mugimendua aitzinarazteko    (borroka sektorialak, sozialak, hauteskundetarako estrategia...).

15:00-18:00: Deneri irekia. "Finantza kapitalismoaren logika : Luxat enpresaren kasua". Audrey Hoc-k eginiko filma, enpresaren hestearen kontrako borrokari buruz. Finantza mekanismoak agerian, Xabi Larraldek azaldurik eta Luxat-eko langileen lekukotasunak.

19:00-21:00: Deneri irekia. Gaia: "Nola definitu Euskal Herrian ezkertiar politika bat, bereziki krisia ekonomikoaren aitzinean (programa, estrategia, ekintza eta neurri konkretuak)?". Hizlariak: Bizi! mugimenduaren Adrien Kempf,  NPA alderdiaren KOntseilu Politikoaren eledun den Pedro Carrasquedo eta Europe Ecologie-Berdeak-eko bozeramale Jean Lissar.

 

  • Agorrilaren 27, larunbata

10:00-12:30: Deneri irekia. Bixente Vrignon kazetariak azken 30 urtetako mugimendu abertzalearen ibilbidea izanen du mintzagai. Garai hori bizi izan duten zonbait lekuko izanen dira.

15:00-18:00: "Zein dira Ipar Euskal Herrian ezker abertzalearen erronkak eta geroa (estrategiak, ondoko hauteskundeak, indar biltzea, egituraketa...)". Tendentzia ezberdinetako ordezkariak eta independente gisa aritzen diren militanteen parte hartzearekin. Hala, AB, Autonomia Eraiki, Batasuna eta EAko ordezkariez haien presentzia baieztatu dute.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/mugimendu-abertzalearen-estrategia-eta-krisi-aitzinean-ezkertiar-mugimenduaren-erantzunak-aztergai-makean

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Commenter cet article