Kazeta.info - Madrilek ez du preziatzen Espagnac senatariak euskal prozesuaren alde agertu engaiamendua

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Madrilek ez du preziatzen Espagnac senatariak euskal prozesuaren alde agertu engaiamendua

Madrilek ez du preziatzen Frederique Espagnac frantses senatariak euskal prozesuaren alde agertu engaiamendua. "Gara" eta "Le Journal du Pays Basque" kazetek gaur plazaratu duten informazioaren arabera, senataria iragan ostegunean bi estatuetako parlamentarien arteko topaketa batean parte hartzekoa zen Madrilen. Are, espainiar eta frantziar arteko adiskidetasun taldeko presidente izanik, bere presentzia ofizialki iragarria zen. Alta, Madrilek hariak mugitu zituen frantziar gobernuaren aitzinean presioa egiten eta azkenik Baionako Bakerako Foroan parte hartu zuen senatari sozialista ez zen Madrilera joan.

Bi auzi baliatu zituen Madrilek presioa egiteko. Alde batetik Frederique Espagnac Aieteko Konferentzian izan zela argudiatu zuen. Bestetik Aurore Martinen aurkako euroagindua bete ez zedin lan egin zuela azaldu zuen Parisen aurrean. Madrilek senatari frantsea boikoteatu zuela ezeztatu. Espagnacek berak adierazpenak egiteari uko egin dio. Hau da ez du ez baieztatu ez ezeztatu albistea. Alta, bere inguruko iturri batek baieztatu duela albistea azaldu dute informazioa plazaratu duten hedabideek.

(Xehetasun gehiago: Naiz.info atarian eta "Le Journal du Pays Basque" kazetan ).

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article