Kazeta.info - Lurralde Elkargoari buruzko galdera erantzunik gabe utzi badu ere, "Euskal Herriak Errepublikaren ezagupena izan behar duela" uste du Lebranchuk

Publié le par Abertzaleen Batasuna

 

Lurralde Elkargoari buruzko galdera erantzunik gabe utzi badu ere, "Euskal Herriak Errepublikaren ezagupena izan behar duela" uste du Lebranchuk

Euskal ardezkaritza zabala Parisen bildu da gaur goizean Marylise Lebranchu Deszentralizaziorako ministroarekin. Ministroarekin batzartu eta gero hautetsiek adierazpenak egin dituzte. Erran dutenez, Ipar Euskal Herriko aitortza instituzionalari buruzko gogoetarekin segitzeko prest da ministroa. Xabier Madariaga kazetariak, EiTBko korrespontsalak Parisen bere twitterren bidez informatu duenez, Lebranchuk hitza eman du frantziar Errepublikak "Euskal Herriari ezagupena aitortuko diola". Bere erranez, oraingoan "modu instituzionalik onena bilatzeko lan egin behar da".  Jakina denez Ipar Euskal Herriko eragile gehienek Lurralde Elkargoa sortzeko aukera hobetsi dute. Batera plataformak, Hautetsien eta Garapen kontseiluek, Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak... egitura guzti horiek berezko ahalmenak, buxeta eta asanblada lituzkeen kolektibitatea sortzeko eskaera egin dute. Hain zuzen ere,Batera plataformak hauxe jakinarazi du: Lebranchu ministroa Iparralderat itzuliko da 2013ko urtarrilean, instituzioaren gaia aipatzeko. ( Jenofa Berhokoirigoin kazetariak Parisetik igorritako bideoa ikusgai da Berria.info webgunean ).

Hautetsien Kontseiluaren burua den Jean-Jacques Lasserre senatariak eginiko hautuari segituz, euskal parlamentari eta senatoreekin batera, "Euskal jendartearen aniztasuna islatzeko xede" bertze zonbait ordezkari izan dira Parisen. Hona hemen Marylise Lebranchu ministroarekin mintzatzera Parisera joan diren ordezkariak:

  • Parlamentariak:
Sylvianne Alaux (deputatua, PS)

Colette Capdevielle (deputatua, PS)

Frédérique Espagnac ( senataria, PS)

Jean-Jacques Lasserre ( senataria, MoDem)
  • Herri Elkargoetako ordezkariak:
Max Brisson (Euskal Kosta Aturri Hiri Elkargoa)

Jean Michel Galant (Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa)
  • Garapen Kontseilua:
Jean Baptiste Etcheto (presidentea)
  • Zerbitzuetako arloa:

Battitta Boloquy ( Euskal Herriko Garapen eta Hautetsien kontseiluen zuzendaria)

Jakin behar da Jean Lassalle, Biarnoko senatari zentristak gaur Parisen den euskal ordezkaritzarekin bat egin duela.

Bilkurari buruzko azalpenak 
11.30etarik oren bat arte gutxigorabehera luzatu da bilera. Topaketaren bukaeran, orohar, kontent azaldu dira hautetsiak. Jean-Jacques Lasserre senatari zentrista eta delegaritzaren buruak azaldu duenez "Lechanbru ministroa Euskal Herria aitortzearen alde dago baina ber maneran oso dozierra korapilotsua dela aitortu digu". Hautetsien Kontseiluko buruak euskal irratietan mintzatu. Beren ustez "gehiago landu behar dira ministroaren eleak". 

Lebranchukk "Euskal Herriko aitortzari buruzko" lanarekin segitzeko hitza eman duela azaldu du euskal ordezkaritzak.

Xabier Madariagak, EiTBko korrespontsalak Parisen bere twitterren bidez informatu duenez, "Euskal Herriari ezagupena aitortuko diola" ziurtatu du Deszentralizaziorako ministroak. Bere erranez, oraingoan "modu instituzionalik onena bilatzeko lan egin behar da".

Bestalde, Batera plataformak twiterren bidez baieztatu duenez, "Lebranchu beriz itzuliko da Iparralderat, 2013ko urtarrilean" erakundearen gaia aipatzeko.

Gauzak horrela, litekeena da abenduan frantziar legebiltzarrak onartuko duen Deszentralizazioaren III aktak Euskal Herriari buruz deus zehatzik ez jasotzea eta heldu den urteari begira, marko orokor horretatik at, Parisek proposamaren bat egitea.

Jakina denez Ipar Euskal Herriko eragile gehienek Lurralde Elkargoa sortzeko aukera hobetsi dute. Batera plataformak, Hautetsien eta Garapen kontseiluek, Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak... egitura guzti horiek berezko ahalmenak, buxeta eta asanblada lituzkeen kolektibitatea sortzeko eskaera egin dute. Mezu hori eramatera joan dira hautetsiak Pariserat.

Bihar, ostiralarekin, Frantziako hiriburuan izan duten bilerari buruzko azalpenak ematen dituzte ordezkaritzako kideek Hautetsien Kontseiluak Baionan duen egoitzan deitu prentsaitzinearen bitartez.

www.kazeta.info

 

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article