Kazeta.info - Kolosala baino gehiago : 115.000 herritar bildu dira Bilbon presoen eskubideen alde

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Kolosala baino gehiago : 115.000 herritar bildu dira Bilbon presoen eskubideen alde

Herrirak deitutako manifestazioak Bilboko kaleak leporaino bete ditu. Iazko manifestazioa kolosala izan bazen, aurtengoak marka guztiak hautsi ditu. GARA kazetak eginiko kontakearen arabera 115.000 pertsona bildu dira ‘Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ lelopean egin den manifestazioan. Goizean goizetik giro bikaina izan da Bizkaiko hiriburuan. Areatzan karpa jarri du Herrirak eta ekitaldi anitz izan dira. Alde Zaharreko karriketan joaldunak, trikitilariak eta batukadak izan dira. 
Herrira mugimenduak Areatzan jarritako karpa jendez gainezka zegoen eguerditik. Goizeko 11.00etan ireki ditu ateak eta ekitaldi andana burutu dituzte manifestazioari begira giroa berotzeko. 
Herri kirolak, komikilariak eta Marijaia bera ere gerturatu da Bilbora ekimenari sostengua ematera.

Anartean, Bilboko Alde Zaharretik ere giro bikaina sumatzen zen. Batukadak, joaldunak eta trikitilariak karrikak alaitzen ibili dira.

Arratsalderako giroa aski beroa zen Bilbon eta manifestazioa hasteko oren erdi gelditzen zirenean, dagoeneko jende olatua agertzen zen Autonomia etorbidera daramaten karriketan. Manifestazioa bostak eta ediak aldera abiatu da. Astero familiarrak eramaten dituzten furgonetek ireki dute martxa. Ondoren, txalo zaparrada baten inguruan euskal preso politikoen senideak agertzen ziren.

"Euskal presoak kalera", "Iheslariak etxera" eta independentziaren aldeko oihuekin harrera egin diete familiarrei Zabalburu plazan. Elkartasu keinuak ordu horretan bota duen euri zaparradarekin batu dira. Abantzu ibilbi osoan zehar euria egin du eta, horrendako, aterkien martxa erraldoia bilakatu da Herrirak antolatu manifestazioa. Iazkoa kolosala izan bazen, aurtengoa kolosala baino gehiago izan da.

Herriko Etxean bururu den amaiera ekitaldian antolatzaileek baieztatu dutenez, iazko marka hautsia da. Bestalde, Gara kazetan kondaketa egin du: 115.000 herritarrek euskal presoak Euskal Herrian behar direla izan. Era berean, konponbidearen alde egin dezaten eskatu diete Parisko eta Madrilgo gobernuei.

www.kazeta.info

Commenter cet article