Kazeta.info - Jon Anzaren heriotzaren salaketa eta Bateraren aldarrikapena Alliot-Marie ministroaren aitzinean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Jon Anzaren heriotzaren salaketa eta Bateraren aldarrikapena Alliot-Marie ministroaren aitzinean

Argitaratua: 12 ordu eta 18 minutu

 

Michèle Alliot-Mariek Ziburun eman du bozka gaur goizean. Autoz hurbildu da Herriko Etxera baina azken urratsak promenatzen egin ditu. Baterako lagunak atzeman ditu bidean. Peio Etxeberri-Aintzart Donibane Lohizuneko hautetsi abertzaleak bozka papera eskeini dio baina UMPko buruak muzin egin dio euskal lurralde elkargoari buruzko kontsultan parte-hartzeari. Ondoren, Justizia ministroa Donibane Lohizunera joan da. Bertan Jon Anzaren heriotza salatzen zuten manifestariak zain zituen Alliot-Marie.

Michelè Alliot-Marie ministroak Ziburun du bere etxebizitza eta bertan eman du bozka gaur goizean. Izan ere, Frantziako Justizia ministroak ez du ahantzi Donibane Lohizunen hautatua izaten dela eta bertako Herriko Etxera hurbildu da, ondoren.

Goizeko 11.30ak aldera heldu da Lohizuneko Herriko Etxera. Oren erdi bat aitzinetik, hogei bat lagun Jon Anzaren heriotza salatzeko elkartuak ziren Louis XIV plazan.

"Jon assasiné. Nous voulons la verité. Herriak ez du barkatuko" leloa zuen banderola erakutsi dute ondoan dagoen Herriko Etxera bozka emaitera joanen zen jendearen aitzinean.

Michèle Alliot-Marie Herriko Etxetik atera denean manifestariak, lasaiki, bere atzetik joan dira eta "zer egin duzue Jon Anzarekin" galdetu diote. baten batek «collabo» deitu dio. Bizkarzainek eta poliziek manifestariak ministroaren autora hurbiltzea galerazi dute. Baten batek beiran jo du baina irudian ikusten denez Alliot-Mariek ez du irrifarra galdu. Ondoren MAM zeraman autoa ziztu bizian joan da gibelean Anza auziaren salaketa utziz.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/jon-anzaren-heriotzaren-salaketa-eta-bateraren-aldarrikapena-alliot-marie-ministroaren-aitzinean

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article