Kazeta.info - Jon Anzaren desagerpena ezagutu eta hiru egunetara Guardia Zibilek beren armak ahantzi zituzten Toulouseko hotel batean

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Jon Anzaren desagerpena ezagutu eta hiru egunetara Guardia Zibilek beren armak ahantzi zituzten Toulouseko hotel batean


2009ko maiatzaren 15an Jon Anzaren familiak euskal militantearen desagerpena salatu zuen agerraldi batean eta Baionako auzitegian plenta bat ezarriz. Handik hiru egunetara, guardia zibilen talde bat azkarki atera zen Tolosako (Okzitania) Adagio hoteletik bertajo gela batean bi pistoleta ahantzirik. Informazioa zabaldu duen hedabide espaniarrak azaldu duenez, Anne Kayanakis prokuradorea gertakari hori ikertzen ari da. Jakin berri dugunez, gaur arratseko 16.30etan prentsaurrekoa eskeiniko du Baionako auzitegian.
"El Mundo" espainiar kazetak zabaldu du berria bere gaurko edizioan. 2009ko maiatzaren 15an «gertakari bitxia» izan zen Touloseko Adagio aparthotelean. Handik hiru egunetara ( kazetak datak nahastutzen ditu ) Jon Anza zenaren familiak prentsaurrekoa eskeini zuen Baionan. Bertan, plenta bat ezarri zutela euskal militantearen desagerpena salatuz jakitera eman zuten. Gaur, Antonio Rubio kazetariak argitaratu duenez, ETAk agiri batean eman informazioa egia zen. Hau da, Poliziak -bederen espainiar agenteek...- bazekien Jon Anza erakunde armatuaren militantea zela. Desagertu baino bost hilabete lehenago, bere hatz markak atxeman baitzitzuzten Senperen aurkia izan zen zulo batean.

Tolosako PJkoek berreskuratu zituzten armak
2009ko Apirilaren 18an Adagion izandako guardia zibilen ihesaldia kari, hauxe eranen du "El Mundo"k. Armak galdu zituzten guardia zibilek UCLAT dibisioarendako lan egiten zuten. Hots, Frantziak eta Espainiako poliziek osatzen zuten koordinazio taldearendako jarduten zuten, teorian.  Izan ere, zalantzak badira. Adibidez, Baionako Polizi Judizialak askoz beranduago ezagutu zuen Adagion gertatutakoaz. Iduriz, joan den hilean. Eta Baonako PJak eginiko peskizeei esker.

Harrigaria benetan, zeren Adagio hoteleko arduradunek Toulouseko PJkoei oharrarazi zieten iazko apirilaren 18an eginiko aurkikuntzaz eta dibisio horrek berreskuratu zituen aipatu bi armak.


http://www.kazeta.info/euskalherria/jon-anzaren-desagerpena-ezagutu-zen-egun-berean-guardia-zibilek-bere-armak-ahantzi-zituzten-toulouseko-hotel-batean

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article