Kazeta.info - Ipar Euskal Herrian lurralde elkargo berezia sortzea eskatu du RPSk Biarritzen

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Ipar Euskal Herrian lurralde elkargo berezia sortzea eskatu du RPSk Biarritzen


Bob EDME argazkia.

10 bat alderdi bere baitan biltzen duen Régions et Peuples Solidaires federazioak Miarritzen burutu du bere XVII. udako unibertsitatea. Tokapeta horren bukaeran, adierazpen bat plazaratu du, ostegun arratsaldean. Mozione horretan, benetako deszentralizazio erreforma eskatu du, alde batetik, eta Europako Hizkuntz Guttituen Xarta berehala sinaraztea galdegin dio, bestetik, François Hollanderen gobernamenduari. Hortaz gain, badira egun batzuk bake prozesuari buruz eta bereziki Josu Uribetxebarriaren kasua aipatuz eginiko adierazpena berretsi du RPSk. ( Miarritzen onartu mozioa hemen irakurgai ) ( Estatuek bake prozesuarekin  eta bereziki Josu Uribetxebarria presoarekin agertu jarrera salatuz RPRk plazaratu agiriahemen ).

Régions et Peuples Solidaires amaitutzat eman du ostegunean Miarritzen bere XVII. Udako Unibertsitatea. Horren karietara adierazpen bat plazaratu du federazioak. Idatzi horretan bi aldarrikapen nagusi jaso dituzte RPS federazioa osatzen duten 10 alderdiek.

Alde batetik, Frantziako gobernu berriak agindu dezentralizazioari buruz. Hartara, benetako erreforma aldarrikatu du RPS, Ipar Euskal Herriaren kasuan lurralde elkargo berezia sortzeko egitasmoa babestuz.

Bestalde, Europako Hizkuntz Guttituen Xarta "berehala" izenpetu dezala agindu diote Frantziako gobernuari. Hain zuzen ere hizkuntz guttituen egoera aipagai izan dute RPSko kideek udako unibetsitatearen azkeneko egunean. Ostalaritza eskolan eginiko eztabaidan Paul Molac deputatu bretoiak, David Grosclaude Akitaniako kontseilari okzitandarrak eta Bernat Joan i Marí, eurodeputatu ohia eta Kataluniako gobernuaren hizkuntz politikako arduradun ohiak hartu dute parte.

Engaiamenduak betetzeko tenorea dela dio RPSk 
Begirada zorrotzarekin behatuko duela PSk "hauteskunde kanpainian eginiko promesak betetzen dituen ala ez" adierazi du RPSk Miarritzeko bilkuraren amaieran onarturiko mozionean.

Hortaz gain, Euskal Herriko prozesu politikoari buruz eta bereziki Josu Uribetxebarria presoak pairatzen duen egoerari buruz badira zonbait egun plazaratu zuen agiriaren mamia baieztatu du federazioak.

Agorrilaren 19an, estatuek oinarrizko eskubideak zapaltzen dituztela salatu zuen RPSk aipatu agirian.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article