Kazeta.info - Imazen aurkako euroagindu eskaera babestu du Paueko prokuradoreak

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Imazen aurkako euroagindu eskaera babestu du Paueko prokuradoreak


Villanuevaren aurkako euroagindua salatzeko Urruñan eginiko elkarretaratzearen irudia.

Arturo Villanuevaren aurkako euroagindu auzia iragan astean ospatzeko zen Pauen. Izan ere, defentsak eta baita prokuradoreak ere Madrilek igorritako informazioa ez zela aski azaldu ondoren, auzia gibelatua izan zen. Gaur beste hainbeste egin dute oraindik ere Madrilek ez baitu zehaztu zer leporatzen dio militante nafarrari. Bestalde, bertze euroagindu eskaera aztertu du gaur Paueko auzitegiak, Iñaki Imazen aurkakoa, hain zuzen ere. Donostiarra espainaratzearen alde azaldu da prokuradorea. Erabakia heldu den iralaren 18an jakinaraziko du auzitegiak.

Frantziako Poliziak Arturo Villanueva Arteaga atzeman zuen, agorrilaren 27an, Urruñan. Irladan bizi ostean errefuxiatua etorri berria zen Lapurdirat eta bizimodu guztiz publikoa zeraman.

Paueko auzitegiak iragan asteartean erabaki behar zuen Madrilek luzaturiko eskaerari buruz. Izan ere, defentsak zein prokuradoreak Madrilek igorritako informazioa ez nahikotzat jo ondoren, auzia gibelatua izan zen, irailaren 11 arte. Gaur dekaria bera luzatu behar izan du auzitegiak, Madrilek ez baitu oraindik ere zehaztu zein den Villanuevari egotzi dioten ustezko delitua. Auzia irailaren 25era gibelatua izan da.

Gaur ere, beste euroagindu auzia izan da Pauen. Iñaki Imazen aurka Madrilek luzatu eskaera aztertu du apaitegiak. Donostiarra iragan agorrilaren 6an atzeman zuen Polizia frantsesak Hendaian. Epailearen aurretik pasa ondoren, auziaren zain aske geratu zen Imaz. Gaur fiskalak Imaz espainaratzearen alde azaldu da. Jujeak irailaren 18an jaitera emanen du bere erabakia.

www.kazeta.info

Commenter cet article