Kazeta.info - Ikastolak barnealdetik ezagutzeko parada larunbateko ate-irekietan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Ikastolak barnealdetik ezagutzeko parada larunbatean ate-irekietan

 

http://jakintza.net/wp-content/uploads/2009/04/seaska-txiki.jpg

 

2010eko sartzean 29 ikasketa zentro irekiak izanen dira Seaskaren sarean. Zentroen ezagutzeko parada izanen da larunbatean Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak antolatu duen ate irekiak kari. Goiz guztian zehar interesatuak diren burasoek irakasle, laguntzaile eta ikastolen parte diren beste burasoekin mintzatzeko aukera izanen dute. Goiz guztian zehar lekuak ikusi eta galderak pausatzeko mementua izanen da.

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan hiru kolegio, lizeo bat eta 25 ikastolek osatzen dute euskaraz eskeintzen duen hezkuntz sistemaren azpiegitura. Heldu den urteari begira bi ikastola berri irekiko dituztenez, ate ireki hauetan horietarik 27 besterik ez dira bisitatzen ahalko. Bi ikastola berriak Itsasun eta Lekornen izanen dira. Seaskaren ikaskuntza sistementan interesatuak diren burasoentzako bilkura publikoak antolatuak izan dira.

Euskarazko murgiltze sistema eskeintzen duen erakunde bakarra da Seaska. Heldu den urtean 3 000 bat ikasle eskolatuko dituzte, ama eskolatik baxoraino. Ikastola bakoitzaren kudeaketa burasoen elkarte batek hartzen du bere gain. Seaska federazioak elkarte guzti horiek biltzen ditu.

Ikastoletan haurrak bi urtetatik goiti onartzen dira, garbiak direnetik. Bestalde zailtasunak dituzten haurrei ere harrera egiten zaie eta hezkuntza egokitu bat eskeintzeko Integrazio Batzordearen laguntza jasotzen da. Gainera haurtzaindegi zerbitzua ere eskeintzen du Seaskak. Goizetan zortzietatik bederatzietara eta arratsaldetan lauak eta erdietatik seiak eta erdiak arte.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/ikastolak-barnealdetik-ezagutzeko-parada-larunbateko-ate-irekietan

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article