Kazeta.info - Herrirak jakitera eman duenez, Uribetxebarriaren egoerak nabarmen egin du okerrera

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Herrirak jakitera eman duenez, Uribetxebarriaren egoerak nabarmen egin du okerrera

Herrira mugimenduak Iosu Uribetxarriaren osasun egoera larriaren berri eman du. Agir baten bidez jakitera ean duenez, Arrasateko presoaren osasun egoerak nabarmen egin du okerrera, minbiziaren efektuak gero eta ebidentegoak baitira. Zehaztu duenez, "Uribetxebarria da ohetik altxatzen eta 47 kilo eskasetan dago".

Osasun egoera honetan dagoen eta hiltzera doan pertsona batek legez eta eskubidez aske beharko lukeela oroitarazi du Herrira mugimenduak. Hain zuen ere gaur jakin da Grande-Marlaska buru duen Auzitegi Nazionaleko lehen aretoak hartuko duela erabakia fiskalak jujeak Uribetxebarriari aitortu askatasunari ezarritako helegitea.

"Uribetxebarriaren egoera lutzatzeak sufrimendua, tragedia eta oinazea besterik ez dakar. Giza eskubideen errespetua gailendu eta mendekua alboratzeko garaia da" gehitu du Herrira mugimenduak "Iosu Uribetxebarriak aske behar duela izan" beste behin ere aldarrikatuz.

"Egoera ezin da gehiago luzatu, pertsona bat hiltzen ari da eta espetxean irauten duen minutu bakoitzak
heriotza hori azkartzen du", oharrarazi du mugimenduak.

Horiek horrela, Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar Donostia Ospitalean arratsaldeko 17:00tan. Bertan, adierazpenak egingo ditugu hedabideen aurrean.

www.kazeta.info

Commenter cet article