Kazeta.info - Herrira: "Preso eta iheslarien gaiak ez du sekulan gisa hontako elkartasun uholdea eragin"

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Herrira: "Preso eta iheslarien gaiak ez du sekulan gisa hontako elkartasun uholdea eragin"


Gabi Mouesca eta Emilie Martin, Herrira elkarteko kideak, gaur Baionan. Bob EDME argazkia.

Herrira mugimenduak "Giza Eskubide Guztiak, Euskal Preso Politikoak Etxera" lelopean heldu den larunbatean Baionan antlatu manifestazioa historikoa izaiteko osaga guztiak dituela uste du Herrirak. Mugimenduak agerraldia egin du goiz huntan Baionan deialdiak jaso duen sostengu maila handia nabarmenduz. Ipar Euskal Herrian nehoiz bildu ez duten sostegua jaso dutelako kontent da mugimendua. Alderdi politikak, sindikatuak, elkarteak, kultur eta kirol eragileak... animalea da sostengu zerrenda. Hala nola 150 hautetsi baino gehiagok larunbateko manifestaziora joateko deia egin dute.

Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde heldu den larunbatean Baionan iraganen den manifestazioa (15.3oetan, tanko, Euskaldunen Plazatik abiatuko da martxa) gero eta sostengu gehiago jasotzen ari da. Herira mugimenduak gaur Baionan adierazi duenez, sekulan ez dute sostengu maila bera jaso. Alderdiak, sindikatuak, hautetsiak, kirolariak, kultur eragileak... ehundaka atxikimendu bildu ditu mugimenduak.

"Euskal Herriko jendarteak gatazkaren ondorioak lehen bait lehen tratatuak izan daitezen eskatzen du, bakea iraunkortu dadin" azaldu du Herrirak Baionan eginiko agerraldian. Bertan nabarmendu duenez, "preso eta iheslarien gaiak ez du sekulan gisa hontako elkartasun uholdea eragin".

Manuel Valls Frantziako Barne ministroaren azken adierazpenek eta Aurore Martinen egoerak argi utzi dutela jende askorengan "Euskal Herriak bizi duen defizit demokratikoa". Herriraren ustez, Azaroaren 10eko manifestaldia "aukera paregabea izanen da herritar ainitzentzat, Parisko jaunttoei adierazteko marra gorria gainditua izan dela, eta bakeruntz hurbildu nahi dugula erraiteko".

Informazio tekniko batzu 
Herrirak agerraldia baliatu du manifestazioari buruz zonbait informazio tekniko emateko. Manifestaldia 15h30 ttanko hasiko da, Euskaldunen plazatik, eta berantarik arratsaldeko 5etan bururatu da. Jakin behar da 17.30etarik Xilaba bertsulari xapelketaren finala izanen dela Lauga kiroldegian.

Bereziki Hego Euskal Herritik helduko diren jendeei helarazi diete mezua: beharrezko den guzia egin dezaten tenorez iristeko Baionara.

Hego Euskal Herritik 60 bat autobus izanen dira. Bai autobus horiek baita Xiberotik etorriko diren beste bik 2 Quai Edmond-en aparkamendua izanen dute.

Manifestaldia presoen senideek idekiko dute, ondoren iheslariak emanen dira eta haien gibelean banderola bakarra izanen da, Ipar Euskal Herriko pertsonalitate batzuek atxikia.

Prentsa eta begiraleak mugan izanen dira 
Herrirak bere kezka azaldu du larunbat hontan mugan jendea ibiltzeko trabak izan daitezkeelako. "Adierazpen askatasunaren urraketaren ondotik -Aurore Martinen kasuan gertatu den bezalan-, libreki ibiltzeko askatasuna urratua izanen denaren beldur gira" adierazi dute.

Frantses agintari administratibo eta politikoei "libreki ibiltzeko eskubidea ez dadin trabatua izan" galdetu diete. Edonola, prentsa eta begiraleak mugan izanen dira ibiltzeko eskubidea errespetatzen den edo ez kontrolatzeko.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article