Kazeta.info - Guardia Zibilak atxiloturiko bi herritar Basurtuko erietxera eraman dituzte

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Guardia Zibilak atxiloturiko bi herritar Basurtuko erietxerat eraman dituzte


Arantxa Zulueta abokatua atxilotua eramaten dute. Monika del VALLE argazkia.

Guardia Zibilak 10 herritar atxilotu zituen, atzo, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietarik bi Basurtuko (Bilbo) eritxera eraman dituzte bart gauean. Erramun Landa eta Saioa Agirre larrialdi zerbitzuetan sartu dira, lehena gauerdia pasatxo zirela, eta bigarrena goizeko hirurak jota. Amnistiaren aldeko mugimenduak sarekada salatu eta atxilotuek pairatu ditzaketen tratuengatik bere kezka agertu zuen atzo.

Espainiako Guardia Zibilak operazioa egin zuen atzo Gipuzkoan eta Bizkaian. Orotara, hamar atxiloketa burutu ditu. Arantxa Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza euskal preso politikoen defentsan jarduten duten abokatuak atxilotu dituzte. Bilbon Nahia Zuriarrain preso ohia atzeman zuen, Saioa Agirre Sopelan eta Gernikan Jose Luis Gallastegi Jota . Bilbon Erramun Landa Mendibe atxilotu zuen eta Donostian Juan Mari Jauregi eta Asier Etxabe Azkue. Usurbilen Joxe Domingo Aizpurua Pitxas, preso ohia.

Gaur goizean gara.net-ek argitara eman duenez, bi atxilotu erietxera eraman dituzte bart gauean. Erramun Landa eta Saioa Agirre larrialdi zerbitzuetan sartu dira, lehena gauerdia pasatxo zirela, eta bigarrena goizeko hirurak jota. Lehenak gaisotasun larria izanki, habeas corpus-a eskatu zuen atzo bertan bere familiak.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Grande-Marlaska epaileak agindu du operazio berri hau. Espainiar hedabideek zabaldu dutenez, 2008an Bordelen atxilotu zituzten ustezko ETA kidee atzemandako agirietan oinarriturik burutu dute gaurko sarekada. Janeko, papera horiek aipatu zituzten Joseba Agudo abokatu oreretarra Hendaian atxilotzeko orduan.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/guardia-zibilak-atxiloturiko-bi-herritar-basurtuko-erietxera-eraman-dituzte

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article