Kazeta.info - Gaur hasi den Foro Soziala gatazkaren konponbidea bilatzen saiatuko da

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Gaur hasi den Foro Soziala gatazkaren konponbidea bilatzen saiatuko da

Bake prozesuak bultzada garrantzitsua jasoko du gaurtik aurrera egiten ari den Foro Sozialarekin. Lokarrik eta Bake Bideak beste hainbat erakunderekin batera antolaturiko ekimena gaur hasi da Iruñean. Lehen mahai inguruaren helburua desarmearen gaia jorratzea du helburu, eta ondoren giza eskubideen errespetuari buruz mintzatuko dira. Bihar Bilbon segituko du eta orduan preso eta errefuxiatuen berrintegrazioari buruz gogoetatu beharko da eta iraganari nola aurre egin behar zaion eztabaidatuko da. Foroan parte hartzen ari diren nazioarteko adituen zerrenda zabala da.

Parte-hartzaileen artean, nazioartean entzutetsuak diren hamabi aditu aurkitzen dira, Foroan landuko diren gaietan esperientzia zabala dutenak: desarmearen eta itzuleraren agenda, giza eskubideen bermea eta iraganean gertatutakoari nola aurre egin.

Lehen hitzaldian Aaro Suonio, Ipar Irlandako Desarme Komisioko buru izan zena, Robert McBride aditua eta  Hego Afrikako bake prozezuko protagonista eta Véronique Dudouet, Berlineko Berghot Fundazioko programen zuzendaria.

Euskal Herriko erakunde politiko, sozial eta sindikalak ere Iruñeara hubildu dira eta parte hartuko dute ideia eta proposamenen bitartez. Haien artean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren parte hartzea nabarmentzen da. EPPKo kideek aginte espainol eta frantsei parte hartzeko eskaera egin zieten, baina ezezko erantzuna jaso zuten batzuk eta besteek erantzunik ez.

600 pertsonek izena emana 
Bi antolatzaileek nabarmendu dute ehunka pertsonek eman dutela izena bertan parte hartzeko, eta 200 kanpoan geratu behar izan direla, toki faltagatik. Gizartearen erantzuna goraipatu dute horrela, baita nabarmendu ere jardunaldietan landuko dituzten gaiei 400 ekarpen egin dizkietela.

Antolatzaileek jakinarazi zutenez, adituek ezagutza eta eskarmentu zabala dute bake prozesu anitzetan, hala nola Irlandan, Hego Afrikan, Kolonbian, Burundin edo Sri Lankan. Aipatzekoak dira, besteak beste, Aaro Sunio, Ipar Irlandako desarmearen batzordeko kabineteburua, edo Robert McBried, Afrikako Kongresu Nazionaleko adar armatuko komandanteordea.

Eragileen babes anitza Gaur hasiko diren jardunaldiak hainbat eragileren babesa eta laguntza jaso dute aurreko egun hauetan. Herrira mugimenduak bat egin zuen proposamenarekin, ekimen «erabat txalogarria» eta «konponbidean eta bakean aurrera urratsak egiteko beta eskaintzen duena» dela azpimarratuz. Herrirako zenbait kide Foro Sozialean izango dira.

Arlo politikotik ere atxikimenduak jaso ditu Lokarri eta Bake Bidearen ekimenak. Sortuk zenbait ordezkari bidaliko dituela adierazi du. Gaurko Iruñeko saioan Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Martin Garitano, Amaia Izko eta Bixente Goikoetxea izango dira ezker abertzalea ordezkatzen. Biharko saioan, Hasier Arraiz, Maribi Ugarteburu, Iñaki Goioaga eta Xabier Mikel Errekondo egongo dira, eta Barrena eta Etxebarria hor ere izango dira.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article