Kazeta.info - France3-Euskal Herri sostenguz elkarretaratzea egin dute Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

France3-Euskal Herri sostenguz elkarretaratzea egin dute Baionan

Sartzean France3 telebista kateak murrizketa handiak iragarri ditu. Egitasmo horrek eragin larriak izanen ditu telebista kateak Baionan duen antenan. Alegia, France3-Euskal Herri-ko eguneroko emanaldia bai Omia Saindu baita Eguberriko oporren karietara ere desagertuko da. Zerbitzua hesteko lehen urratsa dela uste dute langileek. Egoera hori salatzeko Ipar Euskal Herriko kazetariek elkarretaratze batera deitu dute, ostiralean, 12.15etan, Baionako Merkatal eta Industria Ganberako egoitzaren aitzinean. Hainbat sindikaturen eta Euskal Konfederazioaren sostengua bildu duen ekimenean 70 bat lagun elkartu dira. (Argazki galeria )

Hedabideetako langileek abian jarri duten elkartasun ekimenak hainbat sindikaturen eta Euskal Konfederazioaren sostengua jaso du. Agiri baten bidez elkarteak bere desadostasun osoa erakutsi du "France 3 Euskal Herri antenatik kentzeko erabakiarekin".

Euskal Konfederazioak azaldu duenez, "tokian tokiko berriak emateaz gain telebista kate publiko guzien artean France3-Euskal Herri da, astelehenetik ostiralera zenbait gai euskaraz tratatzearekin batera, euskarari lekua ematen dion bakarra". Elkartearen ustez "eguneroko emankizun horri segundu bakar bat kentzea gibelapen kezkagarria da beraz, telebista kate publikoek zerbitzu publiko gisa euskara kontuan hartzeko eta garatzeko duten ardurari begira".

Horrela, Euskal Konfederazioak sustengu osoa ekarri die France3-Euskal Herri-ko langileer elkartasuna adierazteko eta frantziar telebista kateak Baionan duen antena hestearen kontra Baionan antolatu den mobilizazioan parte hartzera deitu du. 70 bat lagunek parte hartu dute protesta ekimen horretan. Haien artean Iparraldeko ia hedabide guztietako lagunak baziren baita bertze gizarte eragileak ere.

Besteak beste, han izan dira Sylviane Alau eta Colette Capdevielle deputatu sozialistak, Alice Leizagezahar Berdeetako eskualde kontseilaria, Roland Hirigiyen Mugerreko auzapeza, Andre Garetta Baionako Merkata eta Industria Ganberako lehendakaria edo Mixel Oronos Euskal Konfederazioaren lehendakaria.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article