Kazeta.info - FR3 Euskal Herri emankizunaren aldeko jende katea larunbatean Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

FR3 Euskal Herri emankizunaren aldeko jende katea larunbatean Baionan


FR3 Euskal Herria emankizunaren alde Baonako Merkatal eta Industria ganberan eginiko mobilizazio baten irudia. Gaizka IROZ argazkia.

Mobilizazioek aitzina segitzen dute zerbitzu publikoko tokiko berrisailaren alde Ipar Euskal Herrian. FR3 Euskal Herri ez Hunki kolektiboak deituta mobilizazio berri bat izanen da, abenduaren 22an, larunbatarekin, Baionan. Hitzordua, 16.30etan emanik da Merkatu estalian. Ekintza berri horrekin telebista publikoko zuzendaritzak tokiko emankizuna oporraldietan bertan behera uzteko erabakia salatuko dute beste behin ere. Omia Sainduko oporraldian bezala, eguberri denboran Euskal Herriko berriak egunero jorratzen dituen emankizuna itzalean geldituko da FR3 telebista katean.

Hilabete hastapenean, Frantziako Kultura ministroak, Aurélie Filippettik France 3 telebista oublikoaren zuzendaritzak hartu erabakia sostengatu zuen. Omia Saindu eta Eguberriko oporraldietan tokiko emankizunak bertan behera utziz kate publikoak defizitari aurre egiteko plantan eman behar dituen murrizketa ekonomikoak "enplegua prekarizatu gabe" egin ditzakela defendatu zuen ministroak.

Erantzunak, ordea, ez ditu hautetsiak eta orohar FR3 Euskal Herri ez Hunki kolektiboa osatzen duten pertsnal eta eragileak ase. Hori dela ete, Parisen interlokuzioak garatzen dituzten bitartean, mobilizazioekin segitzera deitu dute.

Heldu den bi astetan Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Xiberoko albisteak ez direla kate publikoan salatzeko xede, Omia Saindu garaian egin bezala, protesta antolatu dute, larunbat honetarako, Baionan.

Azaroaren hastapenean, 800 bat herritarrek parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko 13 hiri eta herrietan eginiko elkarretaratzetan. Larunbatean, mobilizazio azkarra nahi dute burutu Baionan. Jende katea 16.30etan abiatuko da Lapurdi hiruburuko merkatu estalitik.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article