Kazeta.info - Euskoak euskararen aldeko lana garatzen du, Korrika denboran ere

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Euskoak euskararen aldeko lana garatzen du, Korrika denboran ere


Euskal Moneta eta Bai Euskarari elkartearen arteko hitzarmenaren aurkezpena. Argazkia Bob EDME.

Euskal Herriko txanpon alternatiboa den Euskoa garapen handia izaten ari da otsailan abiatu zenetik. Euskal Monetaren sarean parte hartu nahi duen edozein enpresak ingurumenaren eta euskararen aldeko engaiamendua egin behar du, eta euskara mailan azken hilabeteetan izan den garapena aurkeztu dute. Aldi berean euskararen aldeko eragileekin eginten ari diren lana aurkeztu dute, Bai Euskarari ziurtagiriarekin hitzarmena sinatu dute eta AEKKontseiluaBehatokiaeta Euskal Konfederazioarekin lanean ari dira. Korrikaren denboran, eta Baionako bukaera egunean Euskoak baliatzen ahalko dira.

Euskara sostengatzeko bi manera ditu Euskoak, alde batetik Euskoaren erabiltzaileek sostengatzen dituzten elkarteen artean euskara defenditzen dituzten anitz badira, eta bestealde Euskoaren sarean diren enpresariei eskatzen zaizkien engaiamenduen bitartez; hau da afitxaketa eta harrera euskaraz egitea.

Harrera euskaraz egiteko engaiamendua hartu dute hainbat enpresarik. 33k, hau da, %12ak, janeko egiten du, eta %10ak 2013an zehar eginen dutela hitz eman dute. Beste %6a heldu den urtean eginen du. 45 enpresetako kidek euskarazko 20 orduko ikastaldia hartzeko engaiamendua hartu dute, eta horietarik bi herenak ez dute hizkuntzaren inolako ezagupenik.

Afitxaketari dagokionez %28ak egina du janeko eta beste %36ak aurten egiteko engaiamendua hartu du. Beste %16ak heldu den urtean eginen du.

Euskal Moneta elkartearen bazkideak 
Euskoa lagundu eta elkarlanean ari diren elkarteen artean euskararen aldeko erakunde nagusiak atzematen dira. Beraiekin daramanten elkarlana hiru mailatan banatzen ahal da. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hitzarmena sinatu dute non komunikazioa eta itzulpena bezalako zerbitzuak partekatzen dituzten eta batak bestearen sarean sartzeko engaiamendua hartzen duen. AEKk eta Kontseiluak bere aldetik hainbat zerbitzuren ematea onartzen dute eta azkenik Euskal Konfederazioak eta Behatokiak bere sostengua eskeintzen diote Euskal Monetari.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea: "Hitzarmenaren helburua Ipar Euskal Herrian euskararen garapena eta erabilera sustatzea da. Hain juxtu, helburu horretan bat egiten baitugu Euskal Moneta Elkarteak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak".

AEK: "Euskal Monetarekin adosturiko partaidetzaren barnean eta euskoaren sareko kideek harturiko engaiamenduak gauzatzeko asmoz, AEK-k 20 orduko hasiera edota hobetzeko formakuntza moduloak prestatuko ditu komertzanteei
zuzenduak, moldakuntza jarraikiaren bitartez".

Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaoren izenean mintzatu da Ione Josie horrela mintzatu da: "Euskal monetaren proiektuak euskarari eskaini dion zentralitatea zoriondu nahi dut, arlo sozialarekin eta inguramenarekin batera euskarari lehentasuna ematea urrats garrantzitsua baita. Euskaraz bizi nahi dugun herritar asko gara eta euskararen normalizazioaren alde, hots, euskaraz bizitzeko espazioak sortzearen alde egiten diren urrats guziak baikorrak dira".

Euskal Konfederazioa: "Ekonomia bertokiratzeko asmoarekin bat egiteaz gain, poz handiz hartu dugu moneta osagarri hau erabiltzeko enpresek, elkarteek eta abarrek onartu eta aplikatu beharreko kargu kaierak euskarari buruzko atal bat bazuela. Elementu horrek gorago aipatu gure helburuarekin arrunt bat egiten duenez, Euskal Konfederazioak "Segipen batzordean" sartzea erabaki zuen".

Behatokiko zuzendaria den Garbiñe Petriatik erran du: "Horrelako iniziatibekin,
euskaldunari bere hizkuntza erabiltzeko eskubidea ematen zaio, bide berriak
irekitzen dira. Izan ere, berdintasunaren izenean Frantziak betebehar berdinak
ezartzen dizkigu, baina ez dizkigu eskubide berdinak aitortzen".

Euskoa Korrikan 
Baionan ospatuko den Korrikaren bukaeraren egunean Euskoa baliatzeko parada izanen da. Elkartearen kide izan eta Euroak Euskotan aldatu nahi dituztenek Paul Bert plazan den Berria egunkariaren egoitzara joatea besterik ez dute izanen.

Korrikan zehar bizkarrekoak edo Korrika kulturaleko sartzeak ere Euskoekin pagatzeko parada ere bada.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article