Kazeta.info - "Eusko" txartelen aurkezpena egin dute Baionan

Publié le par Abertzaleen Batasuna

"Eusko" txartelen aurkezpena egin dute Baionan

Euskal monetaren elkarteak gaur, asteartearekin, erakutsi ditu Eusko-ko lehen txartelak. Aurkezpen bat antolatua izan da, goizeko 11.00etan, Merkatu estalian. Euskal moneta itxura berezia badu: alde batean zonbait herrien iruduak atzeman daitzeke, bestean txalapartariak edo dantzarien irudiak. Berez, euskal moneta hilabete honen ondarrean abiatuko da. Horren aitzin, euskal moneta abiarazteko Biltzar Nagusia urtarrilaren 26an iraganen da 9:30etatik 12:30etara Lapurdi zentroan Uztaritzen (Lotta gazteluaren ondoan).

Eusko, euskal tokiko moneta, heldu den urtarrilaren 31ean aterako da. Data horretan tokiko monetaren lehenengo bileteak aldatuko dituzte. Orotara 1,2,5,10 eta 20 eusko-ko 126 000 bilete inprimatuko dituzte herritarrek aldatu ahal dezaten.

Euskoko sortzaileek hiru lurraldeetan dirua aldatzeko tokien sarea ahalik eta zabalena sortzea dute asmoa. Euskal Monetaren Elkarteak 300 bazkide ditu janeko eta arlo guztietako 73 enpresa, komertzio edo elkarte batu dira ekimenera.

Moneta karrikara atera aitzin bertze hamarnaka batzuk helduko direla ziur dira elkarteko kideak. Edonola ere, egun ekimenak lortu dituen 73 atxikimendu zehatz horiei esker bederen 22 000 eusko jarriko dira zirkukazioan urtarrilaren 31ean.

Euskal monetaren sorrera sostengatzen duten eragileek tokiko garapen ekonomikoa, ingurumena eta euskararen aldeko engaiamendu zehatzak hartuko dituzte. Euskoaren Hitzarmena izenpetzen duten kideek ekonomia eta tokiko dinamiken bertokiatzaren aldeko jarrera aktiboa hartzera engaiatzen dira.

www.kazeta.info

Publié dans Berriak - Infos

Commenter cet article