Kazeta.info - "Euskara bizia" da ikasturte berriko AEKren sartze kanpainako leloa

Publié le par Abertzaleen Batasuna

"Euskara bizia" da ikasturte berriko AEKren sartze kanpainako leloa

“Euskara bizia” da ikasturte berriko AEKren sartze kanpainako leloa. Kurtsoak Gau eskola et euskaltegian,on line ikastaroak, barnetegiak, taldeentzako ikastaroak, EGA prestaketa, mintzapraktikarako taldeak... edonoren beharrei egokituriko eskaintza dute AEKn. Izena-emaiteko epea zabalik da. Kurtso sartzea, berriz, heldu den urriaren lehenean eginen dute Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako euskaltegiek.

Duela hogeita hamar urtetik gora sortu ziren lehenengo Gau Eskolak Ipar Euskal Herrian. Esperientzia horretarik dator AEK. "Beraz, historia eta esperientzia luzea dugu eta denbora horretan guztian beti ibili gara aurrera begira, ikasteko bide eraginkor eta berrien bila, metodologia eta materialetan ideia eta aukera
berriak uztartzen.", azaldu du elkarteak.

Instituzioen aldetik sartze honetan, Baionako Herriko Etxeko eta Kontseilu nagusiko langile multzo berri bat euskara ikasten hasiko da, gainerateko lurralde Elkargoetako langileekin batera (140 pertsona 22 taldetan).

AEK-ko Gau Eskola eta euskaltegietan nahi duen orok errexki aurkituko ditu, bestalde, euskara ikasteko
behar diren giroa, metodologia eta laguntza.

Izenak emaiteko permanentziak eta kurtsoen hasiera 
Izena emaiteko permanentziak -irailaren 10etik goiti - Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan iragaiten dira. Bestalde, kurtsoen hasiera urriaren 1ean astelehenarekin finkatua da.

Iaz bezala, 16 Gau Eskoletan lanean jarraituko du AEK-k 20 herri desberdinetan, hasierako mailatik alfabetatze mailaraino, eta EGA-ren prestaketa ahantzi gabe, klaseak eskainiko dituela.

Diru laguntzak

  • BEKA Sistemari esker ikasleari diru laguntza emanen zaio. Errobi eta Xiberoko herri elkargoetan duela bi urte hasi esperientziak segituko du aurten ere. Alabainan, Elkargoetako arduradunek helduen irakaskuntza sustatu nahian, diru laguntza sistema bat martxan jarri zuten Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin. Lehen urtetik bertatik, ikasleak ordaindu duenaren erdia berreskuratuko du ikastaroaren bukaeran.
  • Norbanakoaren formakuntza eskubidea (DIF): AEK-k soldatapeko langile diren pertsona guziei oroitarazi nahi die DIF orduak erabiltzen ahal dituztela euskarazko formakuntza finantzatzeko. Interesatuak diren guziak dosierra prestatzen lagunduko ditu AEK-k.
  • Ikastolako burasoak : Seaskak kurtsoen gastuak pagatzen laguntzeko sistema martxan eman du.

 

www.kazeta.info

 

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article