Kazeta.info - Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa: bost auziperatuak xurituak

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa : bost auziperatuak xurituak

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur jakitera eman du joan den otsailaren 1ean bururatu zen Euskaldunon Egunkaria kazetaren aurkako epaiketa. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen xuritzea eskatu zuten bertan; Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14na urte arteko kartzela zigorra. 30 orriko epamahiaren bitez, bost auziperatuak errugabetzat jo ditu ez ohiko epaitegiak.


Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute Euskaldunon Egunkariaren aurkako auziaren epaimahaia. 2009ko abenduaren 15ean hasi eta joan den otsailaren 1ean bukatu zen auzia eta gaur, 12.50etan plazaratuko dute ebazpena.

Prokuradoreak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa galdegin zuten haien aurkako frogarik ez dagoela argudiatuta. Epaileek halaxe egin dute, bost auziperatuak xurituz. Martxeko Otamendik Euskadi Irratian azaldu duenez, «partidaren lehen zatia irabazi dugu, baina bigarrena falta zaigu».

Hitz horiekin segurtzat jo du Otamendik Egunkariaren eta Berriaren zuzendariak Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek gaurko ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean. Bestalde, laster Egunkariaren aurkako auzi ekonomikikoa ikusiko dela gogora ekarri du Otamendik.

Bere ustez, Auzitegi Nazionaleko epaileek hartzen zuten erabakiaren zain izan dira Egunkariak eginiko ustezko zergetako iruzurra aztertuko duen epaitegiak. Otamendiren ustez, beraien absoluzioa bigarren auzi horretan eragina behar luke ukan.

Ebazpenari dagokionez, 30 orrialdeko epaian auzitegiek ETArekin neholako harremanik ez zutela ukan argi eta garbi erraiten dute epaileek.

Bestalde, auziperatuek salatu zituzten torturen karietara bere iritzia ez badu ematen ere, Egunkariko ordezkariek Guardia Zibilaren eskuetan igaro zituzten denboran pairatu zuten inkomunikazioa auzitan ezartzen dute epaileek. Preseski, denbora horretan babes edo berme judiziala ez dela aski izan erraiten dute epaileek. Ez ohiko auzitegiak euskal herritarren egiten tortura salaketeten nola jokatzen duen ikusita, esaguratsua dela adierazpen hori azpimarratu du Otamendik.

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article