Kazeta.info - Estatuek «errepresio estrategia» bukatu behar dutela dio ABk

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Estatuek «errepresio estrategia» bukatu behar dutela dio ABk

Abertzaleen Batasunako kideak prentsaurrekoan, erdian Peio Etcheverry-Aintziart. Argazkia Bob EDME.

Abertzaleen Batasunak ondoko urriaren 23an biltzar nagusian urteko norabide orokorrak finkatuko baditu ere, bereziki heldu den urteko kantonamendu bozen karietara, sartze politikoari begira bere irakurketa politikoa eman du jakitera asteazkenean Baionan. Besteak beste, joan den igandean ETAk egindako adierazpena aipagai izan zuen ABk eta «baikor» agertu da, alderdi gisa «aspalditik» eskatzen zuten «estrategia aldaketarekin bat» zetorrela nabarmenduz.

Ainize BUTRON | BAIONA


Peio Etxeberri-Aintzart bozeramaileak ETAk hartu erabakia «politikoa» dela nabarmendu du, eta, ondorioz Estatuek «arazo politiko bati konponbidea eman behar» diotela azpimarratu du.

«Gatazka ez da adierazpen horrekin konpondua. Prozesua luzea izango da, eta indarrak ez ditu parte batek bakarrik egin beharko», argitu du. Estatuen «errepresio estrategia» eta Jon Anzarekin gertatu bezalako «eskandaloekin» bukatu behar zela azpimarratu du.

Bestalde, Euskal Herriko eragile politiko gisa ireki den prozesu horretan parte hartzeko xedea azaldu du ABk. 2011an izango diren kantonamenduko hauteskundeetarako eginen duten hautuari dagokionez, biltzar nagusian erabakiko badute ere, aurkeztuak izan diren hiru aukeren berri eman dute ABko ordezkariek: EHBai koalizio abertzalea, EHBai berdeekin batera edo AB bakarrik aurkeztea.

Azkenik, Ipar Euskal Herriko bi erronka nagusi azaldu ditu: frantses instituzioen erreforma eta lurralde antolaketa. Lekuko kolektibitate bat martxan jartzen ez bada «erreferenduma» izatea nahi du alderdiak, eta, azpiegiturekin dagoen koherentzia ezaren aitzinean «eztabaida orokor» baten beharra azaldu du ABk.

Berdeek ETAren erranak «baikorki» hartzen zituela esan du, baina, aurrekoetan ez bezala, gatazkari irtenbidea emateko «benetako nahikeria» dagoela espero zuela esan du azkenik.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/estatuek

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article