Kazeta.info - Erretreta erreformaren aurkako mobilizazio eguna deitu dute irailaren 7an

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Erretreta erreformaren aurkako mobilizazio eguna deitu dute irailaren 7an

Ekainean Baionan egin zen manifestazio handian bildu zituzten 10 000 pertsonak berriz elkartu nahi dituzte sindikatuek. Argazkia Gaizka IROZ.

Jubilazio erreforma hilaren bukaeran frantses legebiltzarrean bozkatzekotan direla-eta, sindikatuek mobilizazio egun «indartsu» batera deitu dute ondoko irailaren 7an Baionan. «Erreforma horrek egungo oreka ekonomiko eta soziala arriskuan jartzen du. Aurkako mobilizazioa jendetsua izan behar du», goraipatu dute sindikatuek. UNSA, CFDT, CGT, FO, FSU, Solidaires eta CFTC sindikatuak bateraturik izango dira Baionako karriketan ondoko asteartean, eta, joan den ekainaren 24an bilduriko 12 000 lagunen kopurua errepikatzea nahi zutela esan zuten. LAB sindikatuak ere greba deialdiarekin bat egin du.

 «Enpresa pribatu zein publikoan mobilizaziorako griña sendi da. Orain arte sekulan mobilizatu ez diren enpresetan greba egitekotan dira», nabarmendu du Alain Uzert CGTko ordezkariak. Biarritzeko Miramar, Baiona, Angelu Biarrizko hiltegia eta hainbat enpresa txiki grebari ekinen diote mobilizazio bakoitzean karrikaratzen diren beste hainbat enpresetako langileekin batera.

LAB sindikatu abertzaleak «Gobernua gibelarazteko, borroka zabal bat eraman behar dela» adierazi du. Mobilizazio hau gizarte mugimendu baten lehen urratsa izan dadin jendea heldu den asteartean karriketan izateko deialdia egin du.

Senadore eta diputatuekin “Elkarrekin erretreta erreforma hori jokoz kanpo jarri dezakegu!” aldarrikapena luzatu dute langileen elkarteek. Halere, argi utzi dute ez dutela borroka irailaren 7ra mugatuko. «Biharamunean bertan Parisen sindikatuen arteko bilkura bat izanen da, eta, gure aldetik bilkura irailaren 9an eginen dugu», esan zuten.

Ipar Euskal Herriko hautetsiekin ere elkartzen ari dira erreformari buruz informatzeko eta aldi berean haren kontrako engaiamendua eman dezaten. Heldu den asteazkenean esaterako Angeluko senadore sozialista den Annie Jarraud-Vergnollerekin elkartuko dira.

 

http://www.kazeta.info/euskalherria/erretreta-erreformaren-aurkako-mobilizazio-eguna-deitu-dute-irailaren-7an

Publié dans Berriak - Infos

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article