Kazeta.info - EHBai 4000 protesta bozka baino gehiago bildu ditu

Publié le par Abertzaleen Batasuna

                                        clipehb.jpg

Euskal Herria Baik 4000 protesta bozka baino gehiago bildu ditu

Abertzaleen Batasunak eta Batasunak, Euskal Herri Bai koalizioaren bidez, protesta botoaren hautua egin zuten eskualdeko hauteskundeetako lehen itzuli honentzat. Koalizioko arduradunek bildu dituzten lehen emaitzen arabera, koalizioak 4000 boz baino gehiago bildu ditu Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoan. "Nehork ez zuen horrelako emaitzarik espero eta nahiz eta boto nuloa izan, baldintza zail horietan emaitza onak izan ditugu", adierazi du Peio Etcheverry-Aintchartek, EH Bai-ren bozeramaileak. Jon Anzaren gorpuaren agertzearen eta EHLGren kontrako auzien ondorioz, "jendeak bere haserrea erakutsi du", gehitu du.


http://www.kazeta.info/euskalherria/euskal-herria-bai-plataformak-4000-boz-bildu-ditu-eta-eaj-pnbk-6-000-boz-goiti-lortu-ditu

Publié dans EHBai

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article