Kazeta.info - EH Bai mugimenduak abertzale eta ezkertiarren erreferentea bilakatzea du xede

Publié le par Abertzaleen Batasuna

EH Bai mugimenduak abertzale eta ezkertiarren erreferentea bilakatzea du xede

Hego Euskal Herrian abertzale eta ezkertiarren erreferentea EH Bildu den bezala, Ipar Euskal Herrian EH Bai izatea bultzatuko dutela adierazi dute, larunbat goizean Baionan eginiko agerraldian, AB, EA, Ezker Abertzalea eta hiru alderdietan ez dauden militante independienteek. 2014ko herri bozetan Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko hiri eta herri guzietan hautagaitzak ezkertiarrak eta abertzaleak izanen direla bermatzea da erronka nagusietako bat.  Horren alde lan eskerga egin du azken hilabetetan Bil Gaiten plataforma zabalak. Izan ere, hauteskunde testuingurutik kanpo ere, Euskal Herria Bai elkarlanerako gune iraunkorra bilakatzea nahi dute Ipar Eukal Herriko abertzaleek. Bestalde, Ficoban izenpeturiko akordio estrategiko nazionala da EH Baik aitzat hartzen duen beste erreferentea.

Publikoki izenpetu duten engaiamenduan, EH Bai mugimendua izango dela Ipar Euskal Herriko abertzale eta ezkertiarren erreferentea adierazi dute.

Azaldu dutenez, EH Bairen lana Ipar Euskal Herriarentzat instituzio baten beharra aldarrikatzea, nazio eraikuntza, gatazkaren konponbide demokratikoa bultzatzea, euskara eta borroka sektorialak garatzea izango dela azaldu dute.

Antolakuntza mailan jauzi «historikoa» izango dela nabarmendu dute akordioa izenpetzerakoan eta hauteskundeez gain, egunerokoan tresna baliagarria EH Bai azpimarratu nahi izan dute.

www.kazeta.info

Publié dans Abertzaleen Batasuna

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article