Kazeta.info - Capdevielle eta Alaux hautagaiek EHBairen galdetegia erantzun dute, ez ordea Alderdi Sozialistak

Publié le par Abertzaleen Batasuna

Capdevielle eta Alaux hautagaiek EHBairen galdetegia erantzun dute, ez ordea Alderdi Sozialistak


Sylviane Alaux, PSko hautagaia seigarren barrutian, iragan igandean bozka ematen Ziburun.

Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux Euskal Herria Baik igorritako galdetegiari erantzun dioten lehen hautagaiak dira. Izan ere, biek personal gisa erantzun dute. Beraz, PS alderdiak ez ditu koalizio abertzaleak pausatutako galderak erantzun. Aldiz, Jean Lassalle hautagai zentristak igorritako erantzunetan MoDem alderdiaren zigilua agertzen dela baieztatu du JPB kazetak twiterren bidez. Partidu zentristari dagokionez, EHBaik zehaztu du MoDem-ek galdera guztiak erantzun dituela salbu lurralde elkargo baten sorrerari buruzko proposamenari. Galdera horri Lassallek hautagai gisarat erantzun diolarik. EHBaik ondorioztatu duenez, ez PSk ez da MoDem alderdiak ere ez dute bere interpelazioaren baldintzak bete.

Baionako abokata izan da EHBaik atzo igoritako galdetegia bete duen lehen politikaria. Izan ere, PSko hautagai gisa erantzun du Colette Capdeviellek. Bosgarren barrutiko hautagaiak baikorki erantzun ditu ia galdera gehienak. Hartara, euskal preso politikoek izendetu berri duten mintzakideekin elkartzeko nahikeria agertu du Capdeviellek. Izan ere, AHT kari erreferendum bat egiteko proposamenari ezetz erantzun dio.

Sylviane Alaux-ek beste hainbeste egin du. Facebooken duen kontuaren bidez jakinarazi ditu bere iritziak. Beti ere pertsonal erara erantzun duelarik. Capdeviellek egin bezala, orohar baikorki erantzun du seigarren hautesbarrutiko PSko hautagaiak.

Izan ere, eskualde horretan AHTren egitasmoak sortzen dituen arrangurak aitzat hartuz, azpiegitura horri buruz herritarrei galdetzearen alde azaldu da. Alta, erreferendum hitza ezabatu eta horren ordez kontsulta idatzi du Michèle Alliot-Marie-ren eserlekua hartzeko nahikeria duen hautagai ziburutarrak.

EHBaik ageri batean nabarmendu duenez, "PS alderdiari dagokionean, ez dugu erantzunik eskuratu bere partetik. Jakinarazi digu, ez zuela alderdi bezala erantzunen eta galdeketa hautagai batzuk beren izen propioan erantzun zutela. PSk alderdi bezala ez du jarrerarik hartu nahi izan. Hori damugarria iduritzen zaigu, jakinez konfiantza eskas bat dela abertzale munduan pairatzen duen arazorik nagusiena ; arazo horren elikatzea da manera hoberena eskuina boterean mantentzeko". 
Azkenik, JPBk twiterren bidez jakin berri duenez, Jean Lassalle zentristak ere galdetegiari erantzun dio. Egunkari horren arabera, alderdiaren zigilua du hautagaiak bere erantzunekin igorri duen dokumentuak. EHBaik hori baieztatu eta xehetasun batzuk eman ditu.

"Modem/CPF alderdiak, bigarren itzulian Jean Lassallen bidez ordezkatua dena, alderdi bezala erantzun du galdera guziei, salbu Lurralde Elkargoari buruz egindakoa, zeinari buruz hautagaiak duen pertsonalki erantzun. Modem/CPF alderdiak ez du instituzio galderaren inguruan prozedura errespetatu beraz, EHBaik galdegin bezala…", adierazi du ezkerreko koalizio abertealeak. 
( Euskal Herria Baik bere blokean ezarri ditu aipatu hautagaien erantzunak: www.ehbai.info ) 

www.ehbai.info

Publié dans EHBai

Commenter cet article